HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Besteak ez bezalakoa'

Ereduzko portaera

Idazlea: Ricardo Gomez. Ilustratzailea: Jordi Vila Delcios. Itzultzailea: Aintzane Atela. Argitaletxea: Ibaizabal.

2020ko ekainaren 7a
00:00
Entzun
Besteak ez bezalakoa eleberri psikologikoa da, garapenaren nahasmendua duen haur baten egunerokoa erakusten diguna.

Protagonistak kontatzen digunez, psikologoak eguneroko bat idaztea proposatu dio. Intimitatea inork lapurtuko dion beldurrarekin uzkurtuta, saiatzen da jazotakoa paperera ekartzen, mutil zintzoa baita. Zenbakiek eta horiek sorrarazteko kalkuluek hartzen dute parterik handiena: zenbaki lehenak zer diren aski ongi erakusten digu, bai eta bestelako bitxikeria franko ere, testuan zein koadernoko marrazkietan ikusi ahal ditugunak. Baina halabeharrez beste pertsonekin duen harremanak ere erakutsiko dizkigu, hala familiakoak —gurasoak, arreba bi urte gazteagoa eta hainbeste maite duen osaba Luis— zein eskolakoak, psikologo zirikatzailea barne. Ohiko unibertsoa 10 urte bete berri dituen haur baten kasuan.

Kontakizuna gertaera arruntekin doa puska luze batez, harik eta kitzikadura gozagarria eskainiko dion abenturatxo batek liburuaren amaiera ekarri arte.

Irakurketa gomendagarria, baldin eta gai bagara izateko beste modu horri 168 orrialdeko irakurraldia eskaintzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.