Albistea entzun

MELE

Bizitza kudeatzeko denbora

Oihana Arana -

2022ko abuztuak 6

Korrika igaro dut ikasturtea, motxilan kulero garbiak eta hortzetako eskuila hartuta. Ikasgela hamabost minutu lehenago uzten, presaka izanagatik zer edo zer bazkaldu ahal izateko; amaitu orduko autobusa hartzen: bilera zela, entsegua zela, emanaldia zela, bertso-saioa zela... Lantzean behin gogotsu, beste askotan ez.

Autobusean irakurri ditut aurten irakurritako liburuak, egin ditut unibertsitateko lanak, idatzi ditut poemak, ibilgailutik jaitsi orduko berriz irakurtzeko eskasegiak begitantzen zitzaizkidanak. Autobusean ez zorabiatzen eta burua leihoaren kontra ezarrita lo egiten ikasi dut, behintzat.

Kanpoan zereginik izan ez dudan egunetan, bazkaldu eta ohean egon naiz, lanean, portatila altzoan bermatuta poema zantarrak duintzen, guztiz konbentzitzen ez ninduten bertsoak berridazten... Horretarako gogorik ezean, bazkaldu eta aste osorako tuperrak prestatzen eman dut arratsaldea. Lo gutxi egin dut, gutxiegi. Eta apenas hartu dudan tarterik lagunekin elkartzeko.

Horrela esanda etsigarriegia dirudi. Baina oro har pozik egon naiz, gustura. Neure buruak aski ondo entenditzen du lanean ibili naizela, lanean nabilela, eta, akaso, ingurukoen bizitzei begiratuz gero, zoritxarrez, bizitza kudeatzeko denborarik ez izate hori dela heldu izatea. Eta sarritan hala pentsatu badut ere, ez dut uste denbora ondo antolatzeko dudan ezintasuna izan denik zurrunbilo honen eragilea.

Hau guztia jakin arren, izugarri kostatzen zait eguna tabernako barran pasatzen duen lagunari eztarrian trabatuta ditudan hitzekin idatzi dudan narrazio hori behin eta berriz irakurtzen ari naizelako, hondartzara joango ez naizela esaten diodanean, lanean nagoela esatea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.