Albistea entzun

Jakes Abeberriren heriotza

Euskal kulturaren «pizkundearen sortzailetzat» jo dute Abeberri

Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen. Abeberrik dantza profesionalizatzearen alde eginiko lana nabarmendu du Filgi Claveriek

Ainize Madariaga -

2022ko abenduak 1

Kultur arloan ere arrasto sakona utzitakoa da Abeberri. 15 urterekin sartu zen Oldarra dantza eta kantu taldean, eta lehendakari ere izan zen 34 urtez. Haren hitzetan, hor sortu zitzaion euskal errealitatearen kontzientzia. Iñaki Urtizbeherea bidelagun izan zuen urteetan: «Jende zuzena zen, baina diskurtso interesgarria zuen beti; ez berak zuela beti arrazoi. Pertsonaia garrantzitsua izan da Oldarraren bizian. Nortasunik gabeko Oldarra ginen, baina, Oldarraren lehendakaritza hartu zuelarik, oldar ukaldi handia eman zion elkarteari, kontaktu anitz baitzituen kanpoan. Errotiko aldaketak izan ziren, eta begiak hetsirik segitu dugu». Urtizbehereak irriz oroitu du Abeberri ez zela dantzari trebea; kantuari dagokionez, berriz: «Bakarrik aritzeko kantu bakarlaria zela erraten nion, bere manera baitzuen kantuz aritzeko!».

Ikusi gehiago: Abertzaleen ibilbidean erreferente

Filgi Claveriek aitzinera ezarri du Abeberrik «kasik» bete zuela bere ametsa, dantzaren profesionalizatzea: «Euskal kulturarentzat, zaila zen maila on baten ukaitea, baina hark, Iñaki Urtizbeherea eta Koldo Zabalekin batera, ulertu zuen maila profesionalera eramatea zela nazioarteko onarpen oso eta unibertsala ukaiteko manera. Hain segur, garai hartan ez zen batere modakoa euskal kultura, baizik eta tradizionala eta folklorikoa. Haiek asmatu zuten guk ere euskal kulturan lortzen ahal genuela maila profesionala eta ona».

Kultur politikan Abeberrik ukan zuen eragina ere aipatu du Claveriek: «Pizkundearen sortzaile bat izan zen, besteak beste Jean Haritxelar eta Claude Harluxetekin batera, lortu baitzuten EKE sortzea, gauza asko. Miarritzen ere, kultura axuanta zelarik Borotrarekin batera, hiria berpiztu zuten kulturalki». Abeberri Ipar Euskal Herriko kontzientzien piztailea izan zela erran du: «Harentzat, kultura ez zen tresna bat politika egiteko, baizik eta sentimendua sortzeko, gure herria bizi dela sentitzeko, euskaltasuna bera, Euskal Herriarena».

Claverieren ustez, zera zen Abeberriren «huts» pertsonal nagusia: euskaraz ez jakitea. «Hain segur, min pertsonal handiena zuen hori; ezin transmititzea seme-alabei. Hori litzateke txanponaren beste aldea».

Euskal dantzetan aditua zen. 1977an, Euskal Dantzarien Biltzarrak lehendakari hautatu zuen. Thierry Malandain koreografoak azpimarratu du Abeberri «errotik maitemindua» zela dantzaz. Usu kontatu bide zuen ttipitan «liluraturik» utzi zuela De Cuevas markesaren balleta ikustera joan zenekoa: «Uste dut edozein dantzarenganako amodioa landu duela arlo klasikoagoa nahasiz euskal dantza tradizionalarekin». Amodio horren ondorio zuzenak dira Maitaldia dantza festibala abiatu izana 1991n, bai geroago Malandain Biarritz Balleta sortzea ere: «Jakes izan zen balleta Miarritzen instalatzeko pindarra; instituzio bat da. Ezin da gertatu borondate politikorik gabe».

Monumentu gisa deskribatu du Malandainek. Lehoi batekin alderatu du; nortasun handikoa zenez, ez baitzen «beti aise». Horrela borobildu du: «Elkarri errespetu handia genion. Biarritz Culturen gertatu ziren aldaketek kalte handia egin zidaten; harengana joan nintzelarik, elkar besarkatu genuen, eta erran zidan: 'jende ona zara'. Horrekin geratzen naiz». Yvonne Poxeluk gogora ekarri du zeinen kultura bultzatzaile handia izan zen Abeberri, hark sortu Biarritz Culture elkartearen bidez batez ere: «Jakesi zor dizkiogu Besta Musikalak, musika klasikoko oso festibal onak: lehen lerroko musikariak heldu ziren mundu osotik».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Mertxe Aizpurua Espainiako Kongresuan. ©JUANCARLOS HIDALGO / EFE

'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei

Xabier Martin

EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu Herritarren Segurtasun Legearen erreformarako.

PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari

Berria

Etzi bozkatuko dute proposamena parlamentuan. Alzorrizek esan du ez dela gaiaz «hitz egiteko garaia»
Odon Elorza, 2021eko urtarrilaren 22an egindako agerraldi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa

Jon O. Urain

Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.

Onintze Oleaga eta Unai Urruzuno, otsailaren 11ko topaketa aurkezten. ©/ EH Bildu

EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n

Jon O. Urain

Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...