Vicent Partal.
Enbaxada bila

Tarragonako mutila

2012ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Martxelo, ikusi nuen BERRIAn ere argitaratu zenutela Tarragonako mutilaren argazkia, Mossos d'Esquadrako bi kide joka zituela. Horixe izan da grebaren irudia, eta irudi horrek polemika nabarmena eragin du, etorkizunari buruzko eztabaida mahai gainean jartzeraino, berriro.

Ezin zurituzko erasoa izan da. Eta ezin ulertu dut inork esatea nahi gabe izan zenik. Eztabaida, beraz, bere kontra bihurtu zaio CiUri, eta entzuten hasiak dira hainbat ahots beren buruari galdezka ea Katalunia independentean ere halatsu jokatuko duen Poliziak.

Nirekiko, korapilatsua bezain erraza da eztabaida. Ezbairik gabe, Katalunia independentean jo egingo du Poliziak. Ez dut ezagutzen munduan inongo Poliziarik jotzen ez duenik. Mossoek jo egiten zuten ICV agintean zelarik, eta jo egiten dute CiU agintean delarik. Baina, espero dut Poliziak bestelako jokabide bat izatea Katalunia independentean, baldin eta bestelako eredu bat ezartzen asmatzen badugu.

Mossoak beste herrialde batzuei begira sortu ziren, eta haien eguneroko jokamoldeak antz handiagoa du Ingalaterrako Polizienarekin Espainiakoenarekin baino. Mossoen liskarren kontrako taldeak, ordea, antz handiegia du grisenarekin. Espero dut arlo horretan, eta beste hainbatetan, behin estatuaren aitzakiarik ez dugularik, ez diogula propaganda gehiegizkorik egingo Espainiari.

Hori esanik, uste dut adi kasu egin behar zaiola sakoneko mugimendu bati, arriskutsua iruditzen baitzait. Duela egun batzuk egiaztatua dut independentziari eragozpen ugari jartzen hasia dela ezkerrekoen independentismo halako bat... Hain zuzen ere, CiU eta Mas ditu buru mugimendu horrek. Ez dute hartaz arnegatzen, baina are eta gehiago babesten dira alderdiaren aldeko borrokako lubakian. Oraindik ez dakit horren errua hauteskundeei egotzi behar ote zaion, baina aitor dut kezkatzen hasia naukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.