Vicent Partal.
Enbaxada bila

Palma, Menorca, lurraldetasuna

2013ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Lurraldetasunaren trataera da prozesu katalanaren eta euskal prozesuaren arteko ezberdintasunetako bat. Urteak dira horregatik kexaka entzuten nauzula valentziar eta, ondorioz, nafar naizen aldetik. Nire herrialdean lurralde batasunak ez dauka zurean adinako garrantzirik, gure kaltean. Katalunia independentea ez dut uste askorik kezkatuko denik Valentziako herrialdearekin, ez uharteekin, ez iparraldearekin. Ez dago tradizio handirik alde horretatik.

Hala ere, aitortu beharra daukat horrek bidea errazten duela, oraingoz. Esquerra, CUP, Solidaritat eta era horretako taldeek argi utzi dute nazioa Herrialde Katalanak direla baina independentzia mailakakoa izango dela. Berriz diot: ez zait gustatzen, baina praktikoa iruditzen zait.

Eta aste honetan esan behar dizut agian, ezustekoak ematen dituela. Abenduaren 30ean, Palmako manifestazio tradizionala oihu independentista bihurtu zen, eta denok harritu gintuen haren neurriak. Inoiz ez zen hainbeste jende atera uharteetan hain mezu sendoarekin. Uharteetako nazionalismoaren indar hegemonikoa, PSM, subiranotasunean lerratu da argi eta garbi, eta gizarte zibilak aurrerapauso bilakatu du Bauza presidentearen aurkako haserre ikaragarria; Bauza izugarri espainolista eta faxista da —barkatu termino hori erabili izana, baina horrexek deskribatzen du hobekien—.

Egun batzuk geroxeago, gainera, inkesta batean jakinarazi zuten menorcarren %20k autodeterminazio erreferendum bat nahi dutela eta independentziaren alde bozkatuko luketela. Eta zifra horrek balioa dauka. Lehenik, aspaldi ez dela zifra berbera zelako Katalunian, eta ikusten duzu. Baina baita historiagatik ere. Errepublika garaian, menorcarren hainbat proposamen izan ziren uhartea zuzenean Kataluniaren parte izan zedin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.