'Aita Mari'-k erreskatatutako hainbatek gose greba hasi dute

Erreskate ontziak 112 pertsona jaso ditu Mediterraneoan, eta portu seguru bat eskatzen ari da. Siziliako kostatik hogei kilometrora dago

Paulo Ostolaza.
2022ko ekainaren 21a
00:00
Entzun
Zortzi egun igaro dira jada Aita Mari erreskate ontziak Mediterraneo itsasoan lehen 11 lagunak salbatu zituenetik, baina oraindik ez du baimenik portu seguru batean lehorreratzeko. Ostiralean salbatu zituzten azken 45ak, eta denera 112 dira erreskatatuak. Migratzaile batzuek jada sei egun daramatzate ontzian, eta, presio egiteko asmoz, gose grebabat hastea erabaki dute. Ontziko kapitainak egin ditu portu seguru bat lortzeko tramiteak, bainaez du agintarien erantzunik jaso. Ontzia Siziliako kostatik hogei kilometro ingurura dago, etaez du beste inor salbatzeko asmorik.

Erreskatatuen artean hainbat herrialdetako pertsonak daude (Marokokoak, Libiakoak, Eritreakoak, Etiopiakoak...), eta, Izaskun Arriaran Aita Mari-ko erizainak azaldu duenez, nabaria da haien arteko tentsioa. Hainbat borroka eta istilu izan dituzte ontzian: «Lau erreskate izan dira, eta hainbat kulturatako jendea nahastu da misio honetan; benetan egoera gogorra bizitzen ari gara». Presio handia dutela nabarmendu du, eta erakundeei laguntza eskatu die beste behin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.