Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan behera egin du jaiotza kopuruak

2022an 13.613 haur jaio ziren hiru lurraldeetan, urtebete lehenago baino 644 gutxiago. Beherakadarik handiena Gipuzkoan izan da, ia %9koa

Iazko lauhilekoan ama izan zirenen %30 atzerritarrak ziren. BERRIA.
Isabel Jaurena.
2023ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun
Eustatek atzo zabaldutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotza gutxiago izan ziren 2022an. Batez beste, iaz %4,5 apaldu zen jaiotza kopurua Euskal Autonomia Erkidegoan. 13.613 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 644 gutxiago. Hiru lurraldeetan izan zen jaitsiera, baina Gipuzkoan nabaritu zen gehien, 428 haur gutxiago jaio baitziren, eta ia %9ko beheradaka da hori. Araban, berriz, %4,3ko jaitsiera izan zen 102 jaiotza gutxiago, eta Bizkaian, %1,6koa114 jaiotza gutxiago.

Iazko laugarren hiruhileko jaiotzei erreparatuta, jaiotako 3.453 umeen erdiak baino gehiago lehenbiziko seme-alabak izan ziren —1.739 haur—, 1.234 bigarren seme edo alabak, eta gainerako 480ak, hirugarrenak eta ondorengoak.

Hamar amatik zortzik, berriz, 30 urte baino gehiago zituzten, eta gutxiengoa izan ziren 40 urtetik gorakoak eta 25 urtetik beherakoak: %12, 8eta %7,3, hurrenez hurren. Ia herenak, berriz,atzerritarrak ziren. Arabak batezbestekoa gainditu zuen, amen %40 baino gehiago baitziren atzerritarrak. Bizkaian eta Gipuzkoan, %30 eta %28 inguru izan ziren, hurrenez hurren.

Nafarroan ere, behera

Nafarroako 2022ko lehenbiziko seihilekoan behera egin zuen jaiotza kopuruak: aurreko urteko garai berarekin alderatuta, %2,7 apaldu zen. 2.335 haur jaio ziren 2022ko urtarriletik ekainera bitarte, XXI. mendeko daturik txikiena.

Adinari dagokionez, epe horretan ama izan zirenen ia %41ek 35 urte baino gehiago zituzten. Hala, Nafarroan ama izateko batez besteko adina sei urte igo da 1975etik: 26tik 32ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.