Albistea entzun

Biharamuneko pilula urririk izanen da emazte guztientzat Iparraldean

Oraingoz, 26 urtetik beherakoentzat baizik ez da doan; neurriaren eraginez, nehork ez du ordaindu beharko, eta ez da errezetarik beharko
Haurdunaldia eragozteko pilulak.
Haurdunaldia eragozteko pilulak. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko irailak 22

Biharamuneko pilula urririk eta medikuaren errezetarik gabe eskuratzen ahalko dute emazte guztiek; hala gertatuko dela erran du, bederen, Frantziako Osasun ministro François Braunek. Haatik, oraino ez du erran neurria noiz sartuko den indarrean, baina segurtatu du 2023ko Gizarte Segurantzaren lege proiektuan sartuko dutela; irailaren 26an aurkeztekoa dute lege proposamen hori Frantziako Ministroen Kontseiluan. Hala, Ipar Euskal Herriko andreek farmazietan, ikastetxeetako osasun zerbitzuetan eta sexu osasunerako zentroetan eskuratzen ahalko dute haurdunaldia eragozteko larrialdiko pilula.

Oraingoz, 18 urtetik beherako andreek urririk eta errezetarik gabe lortzen ahal dute abortatzeko pilula; 26 urtetik beherakoek, berriz, urririk eta errezetarekin. 26 urtetik gorakoek errezeta behar dute, eta ordaindu behar dute pilula lortzeko, nahiz eta gero Gizarte Segurantzak kostuaren %65 itzuli. Braunen ustez, «kezkagarria» da andreentzako larrialdiko kontrazepzioa eskuratzeko zailtasun horiek izatea, jakinda arriskudun sexu harremanaren ondoko 24 orduetan duela «eraginkortasunik handiena». Gizonezkoen kontrazepzioari buruz, zin egin du Frantziako Osasun Aginte Gorenari txosten bat galdetuko diola, «beharrak zein diren aztertzeko».

Infekzioen detekzioa

«Prebentzioa azkartzea» jarri du erronkatzat Braunek. Hala, iragarri du sexu transmisiozko infekzioen azterketa urririk izango dela 26 urtera arte. Orain arte, GIBa detektatzeko proba da urririk den bakarra, baina Braunek azaldu du bestelako infekzioek gora egin dutela, batez ere klamidiosiarenak eta gonokokoarenak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©Jon Urbe / FOKU

Agus Rodriguez: «Jantoki sozial bat izan daiteke zerbait duina»

Miren Garate - Gipuzkoako Hitza

Kalean daudenen kopurua asko handitu da Donostian. Agus Rodriguez Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoaren sustatzailearen esanetan, udalak bere gain hartu behar luke pertsona horien gaineko ardura, baina gaur egun eskaintzen dituen baliabideak ez dira aski.

GuraSOS deitutako manifestazioa, gaur Donostian. ©Gorka Rubio, FOKU

Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute ehunka lagunek Donostian

Uxue Rey Gorraiz

Aldeen arteko elkarrizketa bat izan dadila galdegin dute, auziari irtenbidea bilatzeko, eta grinez nabarmendu ez Gipuzkoako Aldundiak ez eta Jaurlaritzak ere ez dutela «hitza bete».

Alemaniako Grevenbroich hiriko parke eolikoa, eta, atzean, ikatzezko zentrala, duela gutxiko irudi batean. ©SASCHA STEINBACH / EFE

PLANETAREN MUGEKIN TALKAN

Iñaki Petxarroman

50 urte dira Hazkundearen Mugak txostena kaleratu zutela. Ekonomia ulertzeko beste modu bat ezarri zuen, eta zientzian oinarritutako sistema batekin erakutsi zuen hazkunde etengabeak etorkizunean eragin zitzakeen arazoak. Gaur egun, begi bistan daude arazo horietako batzuk, hala nola klima krisia eta bioaniztasunaren galera.
 ©BERRIA

«Gure aztarna ekologikoak egungoaren hamarren bat izan behar du»

Iñaki Petxarroman

Kontsumoa eta ekoizpena apaltzea eta espiraleko ekonomia martxan jartzea beste biderik ez du ikusten Antonio Valerok.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.