Albistea entzun

Zientzia

NASAk igandean espero du 'Ingenuity'-ren lehen hegaldia

<em>Ingenuity</em>, Marten.
Ingenuity, Marten. NASA/JPL-CALTECH/ASU Tamaina handiagoan ikusi

Jakes Goikoetxea -

2021eko apirilak 9

Ingenuity, NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Martera bidalitako helikoptero txikia, Marten hegan egiteko prest dago. Halako aparatu batek Lurretik kanpo egingo lukeen lehen hegaldia izango litzateke. Noiz izango da? Igandean izan daiteke. «Helikopteroak, aurreikusi bezala, igandean hegan egiten baldin badu», diote webgunean. Izan ere, jada prentsaurreko bat ere antolatu dute, lehen hegaldiaren berri emateko, astelehenean, 21:30ean (Euskal Herriko ordua). Aldaketak gerta daitezke, hegaldiaren aurreko prestaketek baldintzatuko baitituzte, bai eguna, bai ordua.

Ingenuity-ren lehen erronka Marteko gau hotzak jasatea izan da. Otsailaren 18an iritsi zen Martera, Perseverance ontziaren sabelari lotuta. Iragan larunbatean askatu zen jada, eta Marteko zero azpiko 90 graduko tenperaturei aurre egin die. Muturreko hotzak helikopteroaren osagaiak honda ditzake. Bateria eta berogailua ditu, eta eguzkiaren energia baliatzen du, eguzki plaka txiki baten bidez.

Lehen hegaldia laburra izango da: Marteko lurretik hiru bat metro igoko da, 20-30 segundo egingo ditu hegan, eta berriro lur hartuko du. Horrek ez du esan nahi erraza izango denik, Marteko atmosferak Lurrekoaren dentsitatearen %1 baino gutxiago baitu. Alegia, airea oso fina da, eta horrek hegan egiteko baldintzak zailduko ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

A Currilingua, korsikeraren erabilera aldeko Korrikaren 65. kilometroan, iaz, lehen aldian. ©PARLEMU CORSU

Uhartea korrika korsikeraz

Ainize Madariaga

A Currilingua eginen dute bihar, korsikeraren aldeko egun bakarreko Korrika, Aleriatik Bonifaziurat. Bigarren aldiak parte hartzaile haboro dauzka, eta kilometro haboro hego muturreraino.
Xabier Urizar maila goreneko txokolatearen dastatzailea, txokolatea aztertzeko mapa eskutan duela. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Txokolatearen sekretuak

Olaia L. Garaialde

Xabier Urizar maila goreneko txokolatearen dastatzaileak hezkuntza eta txokolatea uztartzen ditu. Dastaketa baten nondik norakoak azaldu, xehetasunak aztertu eta mitoak apurtzen ditu.
 ©HBO MAX

Jolas parkeak, androideak eta gizatasuna

Mikel Yarza Artola

HBOren 'Westworld' telesailak laugarren denboraldia estreinatu du. Gizakien eta androideen arteko talka da nagusi thriller ilun honetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...