HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Ozeanoaren konkista'

Neurrigabeko ur eremua

Idazlea: Haize Othondo. Ilustratzailea: Haize Othondo. Argitaletxea: Ikas.

2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Mendizaletasunarekin batera, itsasoaren erakarpenak jo du euskalduna aspaldiko urteetan.

Edizio etzaneko liburu handikote honetan, itsas-zaletasuna nola piztu zen kontatzen zaigu, gurutzatzen duena mitologiatik errealitatera doan zubia, narrazio ilustratu xalo baten bidez.

Istorioa egituratuta dago matrioxka baten erara: Narratzailea hitz egiten hasten zaigu cicerone bat bailitzan, gonbidatuz istorio batean murgiltzera, mugarik gabeko abentura batean. Hurrengo orrialdean, sarrera dator —istorioaren aitzinsolas moduko bat—, itsasoaren zabal mugagabeaz eta bertako izaki ezezagunez, munstroak ere bai. Hirugarrenik, protagonista izango dugun Amets aurkezten da, itsasoaren jakin-minez bizi den haurra. Ondoren, istorioaren korapiloa. Eta, amaitzeko, berdin, kontakizunaren mailaz maila, azalera (amaierara) irteten gara. Bidean, itsas arrantza nola sortu zen kontatzen zaigu, sineskeriak utzirik egitateen bila saiatu zen Ametsi esker.

Ilustrazioak hondo zurian ezarritako kolore urdin eta gorriko itzalak dira, ñabardurak punta fineko margo beltzez eginak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.