jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Merkatua mugatzen

2018ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Bitxia bada neoliberalena. Kapitalismoa dute erlijio, askatasuna agindu, konkurrentzia lege, eta merkatua jainko. Ekonomia merkatuaren lege ikusezinen esku uztearen aldekoak dira, hitzez. Praktikan, neoliberalek bultzatutako legeak ez dira ikusezinak, agerikoak baizik; hori bai, betikoei mesede egiteko. Eta, praktikan, merkatuaren eta askatasunaren aldekoak izanda ere, deigarria da neoliberalak agintean daudenean haien politiken ardatz nagusietako bat izatea nola bideratu diru publikoa poltsiko pribatuetara.

Neoliberalismoa bai, kapitalismoa bai, askatasuna bai, konkurrentzia bai, merkatua bai... komeni den neurrian. Komeni ez bada, protekzionismoa. Neoliberalismoaren ikur garaikide handienak ere, Ameriketako Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek ere, gerra komertziala abiatu du Europako Batasunarekin, Kanadarekin eta Mexikorekin —ez du askorik falta Txinarekin ere hasteko—: muga zergak jarri dizkie herrialde horietako altzairuari eta aluminioari. Autoak izan daitezke hurrengoak. Muga zergekin erantzungo dio Europako Batasunak ere. Enpresa batzuk hasiak dira dardarka. Baita Euskal Herrikoak ere.

Ohi bezala, herritarrek ordaindu beharko dute. Bi aldiz ordaintzen dute: agintariak neoliberalak direnean eta neoliberal mozorroa kentzen dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.