Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Burujabetzaz jarduteko abagunea

2017ko irailaren 2a
00:00
Entzun
Gaur, Kataluniaren prozesuari buruzko mahai inguru batean parte hartzekoak dira Bilbon, besteak beste, Hego Euskal Herriko bi alderdi politikobozkatuenak. Orain arteko gidoiari jarraitzen badiote, aldebikotasunaren eta aldebakartasunaren artean ibiliko da eztabaida.

Eztabaida berean parte hartzera etorriko diren Kataluniako agintari eta ordezkari politikoek, ziurrenik, urriaren lehenera arteko bidearen zailtasunez ariko dira, galdeketaz —egiteko modurik baldin badute bederen—, eta, aldi berean, urriaren bitik aurrera Katalunian jaioko den egoera politiko berriaz. Erreferenduma egin edo ez egin, baiezkoa gailendu edo ez gailendu, ezer ez baita gauza bera izango Katalunian.

Gurean, ordea, ez dirudi egun batetik bestera izugarrizko aldaketa politikoa ezagutuko dugunik. Hala ere, oporren osteko lehen egun hauetan, hasi dira burujabetzari buruz jarrerak hartzen euskal alderdi eta eragileak. Horietako baten iragarpenak eduki dezakeen garapenari adi jarraitu beharko zaio: LABek atzo esan baitzuen ELArekin aliantza lortzeko lehentasuna duela. Eta etzi, «burujabetza prozesuari buruzko irakurketa» egingo dute bi sindikatuek elkarrekin egingo duten agerraldian.

Hasi da urte politikoa gurean. Ikusiko dugu burujabetzaren bidean ote den.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.