Albistea entzun

HIZPIDEAK

Aldaketaren beldurra

Ainhoa Oiartzabal Azketa -

2017ko urriak 27 - @oiartzabal

Uxue Barkosek ondoko esaldi hau bota zuen atzo Nafarroako egoera politikoari buruzko eztabaidan: «1978ko trantsizioan diseinatutako estatu espainiarraren egunik zailenak bizi ditugu». Kataluniaz ari zen, hango egoerak Nafarroan ere izango baitu eraginik. Nafarroa, Katalunia bezala, «estatu espainiarra» izeneko estatu horren meneko delako esan bide zuen bizi ditugun uneak zailak direla.

Barkosen arabera, lehenbailehen eten behar dira «indarrezko neurriak» eta «gatazka antzuak». Kataluniaz ari zen hori esan zuenean, baina halakorik Nafarroan errepika ez zedin ere ari zen esaten. Honela borobildu zuen: «Nafarroak asko daki gerraz eta indarkeriaz, eta beti atera da galtzaile barne eta kanpo akordioak lortu ez direnean».

Auzia da, ordea, nola lortu akordioa. Are gehiago, akordioren bat egin behar duenik ere onartzen ez duen alde batekin. Nahiz eta hamaika bider eskatu beste aldeak. Hori ari da gertatzen Katalunian, horregatik ari da erabiltzen estatua indarra. Beraz, gatazka badago, baina antzua ote den... Behintzat, balio izan baitu 1978ko trantsizioan diseinatutako estatu espainiar hori ezbaian jartzeko. Eta aldaketa politikoa aldarrikatu eta gauzatu nahiko luketen politikariek ez liekete izkin egin behar gatazkari, hots, gatazka politikoari. Aldaketari beldurrik eduki gabe.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arrosarioa
 ©BERRIA

Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat

Beatriz Zabalondo - BERRIA Taldeko lehendakaria / Martxelo Otamendi - BERRIAko zuzendaria

Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.

Irautea iraultzea denean

Estitxu Garai, Naiara Pinedo eta Zuriñe Rodriguez

Zure ahotsa errazago zapaltzea, moztea. Ostean datorren gizonak zure iritzia gutxiestea. Gizonen maiztasuna handiagoa izatea. Gizonak finkoak izatea, zu aldakorra. Mahaiko emakume bakarra izatea naturalizatzera iristea. Zure hitzei ez entzunarena egitea, beti euren artean elkarri erreferentziak egitea.

Zuretzat bihotzez, Elizabeth Hadley

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...