inaki petxarroman
HIZPIDEAK

Babes handia erabakitzeko eskubideari

2018ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldean alderdiek aurkeztu dituzten proposamenetan badira bat egiteak. Bakoitzak bere erara, EAEko erabakitzeko eskubidea jaso dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek euren testuetan. Beraz, lau diputatutik hiru herritarrek estatus politikoa erabakitzearen aldekoak dira. Eskubide horren aurka bi talde txikienak bakarrik azaldu dira, PSE-EE eta PP alderdi unionistak, hain justu ere.

Bakoitzaren testuetan era guztietako ñabardurak badira ere, kontua da aurrerantzean zer egiteko prest dauden alderdiak bat datozen horretan sakontzeko. Izan ere, Kataluniako prozesuak zerbait erakutsi badu, horixe da: Espainiak ez ditu onartzen, ez onartuko euskal herritarren hitza eta erabakia.

Prozesu hori «hausturarik gabe» eta «aldebiko akordioz» egitearen alde dago EAJ. Elkarrekin Podemosek, berriz, Quebeceko ereduaren aukerak aztertzeko beharra aipatu du. Kontua da Madril ez dela Ottawa, baizik eta Kataluniako erreferenduma indarrez lehertzera joan zen eta buruzagi independentistak espetxera edo deserrira bidaltzen dituen estatua. Larritu gabe, baina, egoerahorren jakitun, denborak esango du ea borondaterik dagoen oztopoak gainditzeko eta teorian babestu duten eskubide hori gauzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.