Amagoia Gurrutxaga Uranga.
HIZPIDEAK

Gaztelania batuan

2014ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Euskararen Eguna gaur, eta, bezperan, Bilboko Udalean ordezkaritza daukaten indar politiko guztiek euskararen aldeko adierazpena sinatu dutela albiste. Albiste, bai, lehendik ez zelako halakorik ezagutzen Euskal Herriko hiri handienean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoari eragiten dien Euskararen Legea onartu eta 32 urtera. Zer pentsatua ematen du bere horretan. Euskararen ordenantzarik oraindik ez daukan Bilboko Udalak honako hau esateak ere bai: «Euskara da euskal gizartearen elementu integratzaile bat, gaztelania den bezala». Duela hogeita hamabi, duela hogeita bi, duela hamabi, duela bi urte ere bai. «Bozeramaileen batzordeak hitzematen du aukera gehiago irekiko dituela euskara erabiltzeko, eta, horretarako, errespetatuko dituela pertsona guztien hizkuntza eskubideak eta euskararekin bat egiteko askatasuna». Orain artean ez bezala, erran nahi baita.

Euskararen alde gaurko antolatutako ekitaldietan parte hartzeko deia eginez itxi dute testua Bilboko EAJ, PP, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariek. Euskal hiztun gehien biltzen duen udala da Bizkaiko hiriburukoa. Ibon Areso alkate jeltzaleak leitu du lehenik adierazpena. Gaztelania batu ezin garbiagoan. Ibone Bengoetxeak, segidan, euskaraz.

Euskararen Eguna gaur. Zer pentsatua ematen du bere horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.