Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Bangladeshko eta hemengo kontzientziak

2018ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
Kalpona Akterrek Bangladeshko Rana Plazan 2013an gertatutakoa ez errepikatzeko lanean dihardu, non zortzi solairuko eraikina eraitsi, eta 1.100 langile hil ziren, eta 2.000 baino gehiago zauritu. Mendebaldeko arropa marka handietarako ari ziren lanean, emakumeak gehienak eta umeak asko eta asko, soldata miserable baten truke, egunean hemezortzi orduz, etenik gabe tratu txarrak jasanez.

Akter izan zitekeen hondakinen artean geratu zenetako bat, 12 urte zituela hasi baitzen egoera jasangaitzetan lanean. Amaren laguntzaz, ordea, konturatu zen eskubide batzuk zituela, eta munduan den zapalkuntzarik bortitzenetakoa aldatzeko elkartzea zela modu bakarra. Orain, Bangladeshko Langileen Aldeko Elkartasun Zentroa zuzentzen du, eta hitzaldiak ematen ditu han eta hemen, kontzientzia sortzeko eta elkartasuna indartzeko asmoz. Euskal Herrian izan da egunotan, eta eskatu du gure armairuetako arropa begiratu, eta ikusteko non eginak diren; eta nork: Bangladesh, Myanmar, Txina, India... Arropa horien atzean zu izan zintezkeen emakume bat dagoela ohartarazi du, baina baita zu ere haien fabriketan, multinazionalen etekinak ziurtatzeko baldintza prekarioetara beharturik zauden hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.