jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Justizia, arma

2018ko apirilaren 27a
00:00
Entzun
A morrua eragin du atzo Nafarroako Auzitegiak 2016ko sanferminetako bost bortxatzaileei jarritako zigorrak. Haserrea, ordea, ez du zigorraren urte kopuruak eragin, baizik eta epaiak adierazteak bortizkeriarik ez zela izan etxe atari horretan. Epaiketan garbi geratu zen zer gertatu zen han, eta epaileek eurek frogatutzat eman dute gertatu zela emakumeak salatutakoa. Ulertezina da, horregatik, abusutzat jotzea indarkeriarik ez dagoelakoan. Bortizkeriak bereizten ditu abusu eta sexu eraso delituak, eta bortxaketa bat bere horretan kolpe edo eraso fisiko bat izango ez balitz bezala eman dute epaia epaileek. Aldez aurretik asmo txarrez inguratu diren bost gizonen gorpuak emakume baten nahiaren kontra arma bat ez balira bezala. Bortxaketa bat izan zen, eta bortxaketa bat bortizkeri hutsa da bere horretan. Hori gutxi balitz bezala, gainera, delituaren kalifikazioaren ardura guztia emakumearengan jarri dute: erresistitzen ez bada, erasotzaileek egiten dutena egiten dutela ere, ez da bortxaketa. Hori muturrera eramanda, boto partikularra eman duen epailearen azalpenak erakusten du epai osoaren neurria: Justizia emakumeen kontrako arma bihurtu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.