gurutze izagirre intxauspe
HIZPIDEAK

Justiziaren babesa?

2018ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Gizonezko batek bost urteko neskato bati hiru urtez modu jarraian era guztietako ukituak eta erasoak egin zizkiola frogatutatzat eman arren, «haurrak ez zuenez erresistentziarik jarri», erasotzailea hiru urteko kartzelara zigortu zuten, fiskalaren eta akusazioaren bederatzi urteko zigor eskaria atzera botata, «haurrak era guztietako opariak jasotzen zituelako eta itzuli egiten zelako». 2017ko martxokoa da epaia.

Emakume batek, banandu ostean, senarra salatu zuen, sexu erasoengatik. Gizonari lau urteko espetxeko zigorra ezarri zioten. Helegitea jarri zuen, eta Gorenak aske utzi zuen, emakumeak ez zuelako kalte psikologiko larririk, eta emakumearen testingantza hutsa nahikoa ez zelako, nahiz eta beste bi emakumeren testingantzak ere bazituen, hala nola beste psikologo batena, zeinak diagnostikatu zion antsietatea, besteak beste. 2016koa da epaia. Lagin pare bat.

Epaileek eta fiskalek genero indarkeriari buruzko formakuntza jasotzeko lege proposamen bat ontzen hastea onartu dute Espainiako Kongresuan. Zigorra ez da bidea, ez bakarra bederen, gizarte honetan erraietaraino sartuta dagoen emakumeen aurkako indarkeria eraisteko. Baina eraso dioten emakume batek justiziaren babesa senti dezan eta halako sententziarik entzun beharrik izan ez dezan, bide luzea dago oraindik ere egiteko, badagoenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.