jon ordonez garmendia
HIZPIDEAK

Etorkizuna

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Nazionalismoa iraganeko kontua zela zioten. XX. mendeko gerrak piztu zituen sugarra izan zela argudiatzen zuten partida horiek jokatu zituzten estatuen defendatzaileek, estaturik gabeko nazioen ahotsak itzaltzeko. Etorkizuna nazionalismorik gabeko estatuak omen. XXI. mendean sartuta, ordea, lehen ahulak ziren hainbat ahots ozen entzuten dira orain, Eskozian, Katalunian eta Korsikan, eta izaera baketsua dute ezaugarri nagusietako bat, hain zuzen.

Korsikan ere mugitu da zerbait, eta historikoa den nazionalismo horrek, Talamoni Legebiltzarreko presidenteak dioen moduan, errotu du bere proiektua gizartean. Azken hamarkadetan inoiz izan duen babesik handiena lortu du, gainera, Eskozian eta Katalunian bezala «herritarren egunerokoa hobetzeko» eskaerak eginez Parisi. Historikoa ere izango da giro politiko horretan Emmanuel Macronek etzi uhartera egingo duen bisita, eta ikusteko dago nola erantzungo duen Frantziak.

Estaturik gabeko nazioetako nazionalismoak ez dira iragana. Bai, ordea, horiek isiltzeko estatuek urteetan erabili dituzten formulak. Erresuma Batuak hautetsontziak jarriz erantzun zion Eskoziaren independentzia nahiari. Espainiak hautetsontziak indarrez kenduz Kataluniakoari. Independentzia ez, baina «demokrazia eta errespetua» eskatu zuten milaka herritarrek atzo Ajaccion. Iragana edo etorkizuna aukeratu behar du Macronek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.