Amagoia Mujika Tolaretxipi.
HIZPIDEAK

Zer tortura?

2018ko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Boto emaile ororengana heltzeko asmoz, Pedro Sanchezek «malgutasun ideologikoa» bilatu nahi izan du Espainiaren «aro berrirako». Galdera da nolako malgutasuna eta berrikuntza egon daitekeen estatuaren inpunitate sistematikoa bermatzeko egindako izendapenen atzean.

Berriak ezagun zahar direnean, ez da garai berririk. Grande-Marlaskaren izena entzute hutsak hotzikara eragiten du; beldurra, beldur handia, beldur izugarria, zeren, zigorgabetasunari aurre egin ezean, egindakoak onartzen ez diren bitartean, ziurtatuta baitago gertatu eta gertatzen direnak gertatzen jarraitzeko katea. Baina haren biktimak eta ingurukoak ez badira —eta asko dira Euskal Herrian, eta baita Espainian ere—, beste inor gutxi asaldatzen da tortura bultzatuz, hura ukatuz eta ezkutatuz ibilbide oparoa egin duena Barne Ministerioan ikusita.

Geratzeko moduko gobernua osatu du Sanchezek, Andoni Ortuzarrentzat, eta, Grande-Marlaska aipatzen hasita, espero du epaile ohiak ETAren aroa ondo ixtea, erakunde armatuaren «fenomenoa» ondo ezagutzen duenez. Beste espetxe politika bat eskatu dio, «hasteko». Baina zaila da horrelakorik egitea Estrasburgok Parot doktrina atzera bota izana bere ibilbideko kolperik gogorrentzat duenak. Hori, hasteko. Tortura? Ez dezagun aipatu ere egin, ikusezin egiten segi dezagun, herritarrek itsu jarrai dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.