Ainhoa Oiartzabal Azketa.
HIZPIDEAK

Langile ikusezinen borrokak

2017ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Lanik zailenetakoak, lan horien balio soziala aitortzen ez dietenenak izan ohi dira. Izan lan ordainduak izan ordaingabeak. Egungo gizarte antolaketa lanaren arabera egiten baita. Eta aitortzarik ezean, nekez ikusiko ditu gizarteak lan horietan ari direnak beste langileak (edo herritarrak) bezalako langile (herritar) gisa.

Atzo Gasteizeraino joan ziren Bizkaiko zahar etxeetako langileak: Eusko Legebiltzarra dagoen hiriburua hautatu zuten protesta egiteko. Badirudi euren borrokaldi luzean ia kasurik egin ez dieten gizartearen ordezkari politikoen aurreraino joan behar izan dutela beren aldarriak ikusaraztera. Izan ere, 300 egun baino gehiago daramate greban, ia urte oso bat, eta apenas eduki duten beste greba luzeek izan ohi duten pareko oihartzunik. Nolabait, greba aldian ere errepikatu egin baita egunero beren lanean pairatzen dutena: ikusezintasuna.

Emakumea berdin zaintza ekuazioanormaltzat hartzen duen gizarte honetan ez da kasualitatea langile horien ikusezintasuna. Ez soilik egiten duten lana, pertsonen behar izanak asetzearena, dagoen eta lanik gordeena delako. Baizik eta lan horietan jarduten duten behargin gehienak emakumezkoak direlako. Feminismoaren bidetik ekin dioten borrokaldi fase honek balioko al du argiago ikusteko aferaren tamaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.