jakes goikoetxea
HIZPIDEAK

Ustel usaineko azterketak

2018ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du ez dagoela ez salaketarik, ez froga objektiborik, Osakidetzako lan eskaintza publikoko ustezko iruzurrari buruz. Frogarik baldin badute, iruzur egin dutenen izen-abizenekin aurkezteko eskatu die lan eskaintza publikoaren gardentasuna eta zuzentasuna auzitan jarri duten alderdi politikoei eta sindikatuei.

Gutxi irudituko zaio, nonbait, Elkarrekin Podemosek eta ESK sindikatuek emaitzak jakinarazi aurretik asmatzea nork eta zein ordenatan lortuko zuten espezialitate batzuetako postua; edota postua lortu dutenen eta ez dutenen puntuen artean dagoen alde handia; eta espezialitate batzuetan eskainitako plazak adina hautagaik soilik gainditzea azterketa, zer eta puntuazio gorenarekin. Kasualitatea? Etorkizuna ikusteko gaitasun paranormala? Edota hautagai batzuei aldez aurretik eman zieten azterketa, emaitzak prestatzeko?

Hainbat medikuk kontatu dutenez, sistema zaharra da, klientelarra. Arduradunen sokakoak laguntzen ditu, eta gainerakoen isiltasunean eta beldurrean oinarritzen da. Eta itxaropenean, noizbait isilik geratzen direnei ere tokatuko zaielakoan egin aurretik azterketa jasotzea.

Darponek ausardia eskatu die batzuei, salatzeko. Berak ere ausarta izan beharko luke, benetako ikerketa bat egiteko eta neurriak hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.