Albistea entzun

HIZPIDEAK

Ekimena, koherentzia

Jakes Goikoetxea -

2018ko ekainak 10 - @ijitoa

Herritar gehienei oharkabean pasatuko zaien albistea da. Norberak bere burua engainatzen duen gizarte honetan, pentsatzen den moduan ez jokatzea eta pentsatzen den moduan ez bizitzea arau bihurtu diren garaiotan, are nabarmenagoak dira haren ibilbide oparo eta eskuzabala, eta haren koherentzia. Pentsatzen duen moduan jokatzea eta bizitzea, ondorio guztiekin, azken muturreraino.

Euskara bere kabuz ikasia, Anaitasuna aldizkaria irakurriz. Euskaltzale. Euskalduntzean akuilu. Ingeniaria. Fisikan doktore. Euskal Herriko Unibertsitatearen euskalduntzean aitzindari. Zientzia euskarara ekartzen bide urratzaile, langile nekaezin. Irakasle, ikasgeletako jardunetik harago. Hezur-haragizko eman eta zabal zazu. Lemoizko zentral nuklearraren kontrako herritar eta fisikari. Iberdueroren hiru hilabeteko mendekuaren biktima (etxeko argindarra kendu zioten). Militante. Guardia zibilek torturatua. Diputatu, politikari. Euskaltzain urgazle. Intsumiso, irakasleria propioaren alde: hamabost urte luze zutik, tente, EHUtik kanpo, EHUren Leioako fakultateko atarian, pankarta bat eskuetan. Eman eta zapal zazu. EHUra bueltan, euskara teknikoko irakasle. Zoriontsu.

Jose Ramon Etxebarria Koherentzia doktoreak erretiroa hartuko du ikasturtea bukatutakoan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...