Abuztuaren 17an jarraituko du Hosni Mubaraken aurkako epaiketak

2013ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kairoko auzitegi kriminal batek berriz atzeratu du Hosni Mubarak presidente ohiaren aurkako epaiketa. Atzo defentsaren argudioak entzun zituen, eta abuztuaren 17an helduko dio berriz auziari. 2011ko protestetan 800 manifestariren heriotzaren erantzuletzat jotzen dituzte Mubarak, haren Barne ministro izandakoa eta beste sei laguntzaile. Iazko ekainean, bizi guztiko espetxe zigorra jarri zioten presidente ohiari, baina urtarrilean, Mubaraken defentsak akatsak topatu zituen prozeduran. Epaileak zigorra bertan behera utzi, eta epaiketa osoa berriz egiteko agindu zuen. Ustelkeriagatik eta legez kanpo aberasteagatik ere auzipetuta daude Mubarak eta haren bi seme.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.