Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Mina

2022ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Halaxe da. «Justizia eredua desorekatua dago erabat». Ez da berria; Espainiako justizia sistema ez da justua. Espetxetik ateratzen diren senitarteko eta lagunei ongietorriak egitea haien biktimak birbiktimizatzea, umiliatzea eta iraintzea omen da. Esan dute behin eta berriz, jendea atxilotu dute ongietorri horiek antolatzea leporatuta, auziak ireki dira... baina erabat bestelakoa da Jose Barrionuevorekin gertatzen ari dena. Zer da hark egin duena? Espainiako Barne ministro izandakoak zer errespetu erakutsi die biktimei? Errespetua ez da inondik inora nabari; damurik batere ez; zigorgabetasun handia; zuritzeko saioa, eta harrokeria galanta. Hori da El País egunkarian igandean egin zituen hitzetan erakusten duena. Eta esplikazio argia du horrek: atzo GALen biktimek salatu zuten bezala, «justizia eredua desorekatua dago erabat». Horregatik, «erantzukizunak bere gain hartzeko eta eragindako mina aitortzeko» adierazpen bat eskatu diote Espainiako Gobernuari. Hango Barne ministro zenean egindakoez hitz egin baitu Barrionuevok.

Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuak min handia eragin du. Sortuk aitortu du egindako mina, EPPK-k ere bai. Espainiako Gobernuaren ustez, adierazitakoa ez da nahikoa izan. Baina estatuaren biktimek ez dute oraindik adierazpenik jaso nahikoa ez dela kritikatzeko ere. Ez nahiko, ez eskas, ez ezer. Mutu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.