Neurririk ez Pujolen semeari, bost orduz deklaratu eta gero

2014ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Kataluniako Gobernuko presidente ohi Jordi Pujolen semeak inputatu gisa deklaratu zuen atzo Espainiako Auzitegi Nazionalean, zerga delituak egitea, dirua zuritzea eta ezkutatzea leporatuta. Jordi Pujol Ferrusolak bost orduz erantzun zien Pablo Ruz epailearen galderei. Besteak beste, kontratu publiko eta aholkularitza lanen truk legez kanpoko komisiorik jaso ote duen galdetu zion. Horrelakorik egitea ukatu, eta inolako neurririk gabe irten zen epaitegitik. Ez estatuaren abokatuak eta ez ustelkeriaren kontrako fiskaltzak ere ez zuten badaezpadako neurririk eskatu Pujol Ferrusolarentzat. Ondoren deklaratu zuen haren bikotekide ohiak. Jordi Pujol aita datorren astean joatekoa da Kataluniako Parlamentura, 30 urtez legez kanpo atzerrian gordetako diruaz argibideak eman ditzan. Galderak onartuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.