HILBERRIA. Wilko Johnson

Pub-rockaren gitarrista eta ikono

BERRIA.
mikel lizarralde
2022ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Urteak zeramatzan Wilko Johnsonek (Ingalaterra, 1947-2022) gaitzaren aurka borrokan. 2013an diagnostikatu zioten pankreako minbizia, eta ebakuntza bat ere egin zioten, baina, gaixo zegoen arren eta printzipioz urtebete eskaseko bizitza gelditzen zitzaiola esan bazioten ere, lanean segitu zuen, eta Roger Daltrey The Who taldeko abeslariarekin disko arrakastatsu bat grabatzera ere iritsi zen: Going Back Home (2014).

Erresuma Batuan 1970eko hamarkadaren erdialdean loratu zen pub-rock mugimenduaren ordezkari nagusietakoa izan zen Wilko Johnson. Dr. Feelgood taldeko gitarrista gisa egin zen ezagun, eta hainbat disko grabatu zituen banda horrekin 1977ra bitartean: Down by the Jetty (1975), Malpractice (1975) eta Sneakin' Suspicion (1977), besteak beste.

Taldea utzita, Solid Sender bandarekin disko bat grabatu, eta segidan The Wilko Johnson Band sortu zuen. Hori izango zuen bere taldea hurrengo urteetan, nahiz eta beste hainbat musikarirekin ere kolaboratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.