Albistea entzun

Donostiako 83. Musika Hamabostaldia. KRITIKA. Ganberako Musika Zikloa

Tangoak eta apaizaren teklak

Iñaki Alberdi akordeoi jotzailea, San Telmo museoan.
Iñaki Alberdi akordeoi jotzailea, San Telmo museoan. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Marta Garcia -

2022ko abuztuak 9

Iñaki Alberdi

Egitaraua: Suite diakronikoa: A. Piazzolla eta A. Solerren obrak. Lekua: Donostiako San Telmo museoa. Eguna: Abuztuak 6.

Baten bati akaso arrotza irudituko zaio musika klasikoari eskainitako jaialdi batek soilik akordeoiak hartutako agertokia proposatzea. Izan ere, folkloreari estuki lotuta egon den instrumentu bat izan da, bai Euskal Herrian, baita Europan zehar eta Latinoamerikan ere. Azken hamarkadetan, aldiz, instrumentuak eskaintzen dituen aukera guztiak zabaltzeko lan ugari garatu dira, sorkuntza berriak zein obra klasikoen transkripzioak. Iñaki Alberdik urteak daramatza bide horiek miatzen, eta badaki ibilbideak marratzen.

Suite diakronikoa oso izen aproposa da larunbatean San Telmo museoan aurkeztu zuen programarako: Antonio Solerren bost klabe sonata eta Astor Piazzollaren hainbat tango elkarri lotu zitzaizkion bi mendeko txirikordan, Alberdik berak egindako transkripzioetan. Soler konpositorea, organista eta apaiza zen, XVIII. mendekoa, Jose de Nebra eta Domenico Scarlattiren ikaslea, baita Gabriel Borboikoa infantearen irakaslea ere. Piazzolla, XX. mendeko bandoneon jotzaile eta konpositorea, Nadia Boulangerren ikaslea. Denboran hain bereizita egon arren, nolabaiteko naturaltasunez hartzen zen dantzen segida.

Solerren sonatetan taconeoaren eta fandangoaren aztarnak entzun daitezke maiz, eta ongi tartekatzen ziren Piazzollaren erritmo sinkopatuekin. Esaterako, 25. sonata-ren dantza motiboak osagarri oso aproposa izan ziren Contrabajísimo tangoak sortzen duen astindurarentzat. 45. sonata-n, bestetik, akordeoiaren soinuak aise mantendu zuen klabearen jatorrizko bultzada eta taupada, eta argentinarraren Ave Maria ederrean fraseatze eta zentzu musikalaren eredua eraiki zuen Alberdik.

J. S. Bachen 2. Partita-ren txakona ezagunak giltzarri lanak egin zituen. Teknika finduaren eta zorroztasunaren erakustaldia da obra hau, akordeoiarentzat egindako transkripzioan batzuetan sakontasuna irabazten duena, besteetan gehiegizko zama. Azken bisak, Rolling River abestiaren moldaketak, programaren eitea aldatu, eta itxiera lasaia eman zion. Historiarekin dantza egin ahal izateko pausoak ikastea baino ez dago.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

<b>Christos Nikou zuzendaria, atzo, Donostian.</b> ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Maitemina ehunekotan

Mikel Lizarralde - Ainhoa Sarasola

'Fingernails' aurkeztu du Christos Nikouk lehiara, eta 'Kalak' Isabella Eklofek. 'They Shot The Piano Player' animaziozko filma, berriz, lehiaz kanpo erakutsi dute

Marius Sanchez eta Jordi Evole <em>No me llame Ternera</em> lanaren zuzendariak, atzo, Donostiako Kursaalean. ©JON URBE / EFE

Evole: «ETAren ikuspuntua jaso nahi genuen, minkorra izan badaiteke ere»

Itziar Ugarte Irizar

Egindako lanaz «harro» daudela esan dute 'No me llame Ternera' lanaren zuzendariek. Filma erakutsi osteko solasaldian, alde bietako biktimen aldeko txaloak izan ziren
 ©JAGOBA MANTEROLA/ FOKU

«Zer falta zen emakumeak ez zeudelako kameren atzean?»

Itziar Ugarte Irizar

Euskal emakume zinemagileen lanaren gaineko zeharkaldi bat osatu dute Gaztelumendik eta Zufiak 'Arnasa betean' dokumentalean. Euskal Zinemaren galan estreinatuko dute, asteartean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...