Musika. Holy Tunics

'Butter Dish'

Diskoetxea: Meritorio Records.

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
New York hiriko Brooklyn auzoan eratutako taldea da Holy Tunics, 2014an, eta zenbait kasete grabatu ostean, bi EP kaleratu ditu, haietako bat, 2017an, The Clean taldeko Hamish Kilgour musikariarekin erdibana. Hala, Butter Dish laukotearen iraupen luzeko lehen lana da, eta Madrilgo Meritorio diskoetxeak plazaratu du. Jangle estiloko gitarrek bultzatutako hamar pop-rock doinu biltzen ditu grabazioak. Melodikoak, itsaskorrak eta, tarteka, indie-rockaren energia erakusten dutenak. Horrekin batera, Paisley Underground estiloko gitarrak ere entzuten dira. The Byrds eta Dinosaur Jr taldeen artean dagoen hutsune lauso baina aberatsean kokatzen dira kantuak, batzuetan, pop txinpartak haizatzeko eta bestetan, collage-rockaren malenkonia agertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.