HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Alex eta sagu mekanikoa'

'Do androids dream of electronic mouses?'

Idazlea eta ilustratzailea: Leo Lionni. Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni. Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka.

2017ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Tamaina handian eta kartoi gogorreko azalekin kaleratutako liburu handikotea da (22x28cm), jada txikienekin irakurtzen gozatzeko aproposa, baina kozkorragoekin (helduekin?) saiatzeko moduko proposamena eskaintzen duena.

Album ilustratu deitzen den liburu mota da; alegia, testuarekin ez ezik, irudiekin ere garatzen da kontaketa. 32 orrialde ditu.

Lanak hainbat irakurketa maila eskaintzen ditu. Oinarrizkoena —agerikoena— narrazioaren motortzat egiten duen gatazka da: etxeko sagu batek sagu mekaniko bat ezagutzen du. Hasieran abantailak baino ez dizkio ikusten laguntxo berriaren bizimoldeari, baina jostailu aldaketa garaia iristean, libre eta buruaskia izateak zenbat balio duen jakingo du.

Irakurketaren bigarren maila batean, bizitza artifizialaren inguruko hausnarketa proposatzen da, aski iradokitzaileak diren adibide pare bat eskainita.

Hirugarrenik, alderdi grafikoak sor lezakeen harridura dago: collage teknika soilarekin burututako lan harrigarriki eraginkorra baita, noiz eta 1969an egina, ordenagailurik gabe!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.