Musika. Monsieur Doumani

'Angathin'

Diskoetxea: Proper Music.

Andoni Tolosa.
2018ko apirilaren 1a
00:00
Entzun
Hirugarren diskoa du Zipreko hirukoak, eta 2012tik hona egin duen ibilbide sendoaren adibide argia da. Mediterraneo-zapore sarkorreko musika egiten du, eta tradizioa berreskuratzearekin batera, oso jostagarria gertatzen den ikuspegi eguneratua gehitzen dio. Horretarako, musikaren nortasun akustikoa galtzera bota gabe. Gitarra, tzourasa (bouzukiaren familiako soka-tresna) eta tronboia. Horiek dira ardatzak, eta haiek bizitzeko, eta kantu hauen alde erritmikoa indartzeko, hainbat perkusio tresna —tartean oso efektiboa gertatzen den ukitu elektronikoren bat edo beste dago—. Mediterraneoko egoeraren gaineko aldarriak dira nagusi diskoan, taldekideen ikuspuntu aktibistaren isla garbia. Begiratu hego-ekialdera, brisa moduko bat dator handik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.