Musika. Empty Files

'Shadows'

Diskoetxea: Winehouse Records.

2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Iazko Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi ondoren, lehen lan luzea argitaratu du Empty Files talde bilbotarrak. Euskal Herriko irrati eta tabernetako bozgorailuetan ohikoena ez den musika egiten dute, oinarri elektronikoekin rock industrial indartsua jorratuz. Diskoaren izenak dioen bezala, itzalez betetako hamar abestiz osatutako lana da; iluna, konplexua eta intentsitate eta erritmo aldaketaz beterikoa, baina indar handiko kantaz osatua, sintetizadorez betea, ahotsa bigarren plano batean utzia. Hala, txoko guztietan entzungo dugun diskoa ez izan arren, musika estilo hauen zaleek ezinbestean ezagutu beharko lukete debut diskoa, estilo honetan jarduten dutenen erreferente bihurtzeko bidean baitaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.