Musika. Nerabe

Toki-On

Argitalpena: Autoekoizpena.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2018ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Zahartzen ari den gazte batek, nekez du bihotza lepo gainean. Eta gazte sentitzen den zahar honek, nekez du garuna soinean», dio Nerabe taldeak Toki-on diskoa hasi orduko. Nerabezaroak dituen erronkak bizitzan behin bakarrik ez direla pasatzen uste dute. Donostiako boskoteak freskagarri baten pareko estreinakoa aurkeztu du. Indie pop-rock irisgarri, dantzagarri eta atsegina topa daiteke bederatzi abestietan. Formula errepikatu gabe, bi hizkuntza ahoskera goxoarekin tartekatu dituzte. Pausatuak eta biziak dira euskarazkoak: Zai, Bera, Jaka eta lanari izena ematen dion abesti arrakastatsua. Biziak eta pausatuak dira ingelesezkoak, new wave eta zapore tropikalak tarteko: Blow up, Starting point eta Gain. Probatu ez duenak ez daki zer den hau.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.