Gerra Ukrainan

Pablo Gonzalezi ofiziozko abokatu bat ezarri diote

2022ko martxoaren 17a
00:00
Entzun
Pablo Gonzalez kazetariaren Gonzalo Boye abokatuak sareetan zabaldu duenez, Poloniak ofiziozko abokatu bat ezarri dio kazetariari. Hala ere, Boyek salatu du abokatu horrekin harremanetan jartzen saiatu direla Poloniako agintariek helarazi dizkioten datuekin, baina ezinezkoa dela abokatuarekin kontaktatzea. Otsailaren 28an atxilotu zuten Gonzalez Polonian, Ukrainako mugatik gertu, eta oraindik ez du bere abokatuarekin eta senitartekoekin hitz egiterik izan. Poloniak jakinarazi du Gonzalez espetxeratuta dagoela, «atzerriko inteligentzia zerbitzu baten jardueretan parte hartzea» leporatzen ziotela eta litekeena dela zenbait hilabete igarotzea epaiketa egin arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.