Tradizio luzeko generoa Euskal Herrian

2015eko martxoaren 1a
00:00
Entzun
Oier Gonzalezentzat, «tristea» eta «adierazgarria» da espetxeko sorkuntzak Euskal Herrian izan duen presentzia. Luzea bada, behintzat, orain arte egindako bidea. Euskarazko lehen lan inprimatuan, hots, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-n (1545) ageri den Mosen Bernat Etxepareren kantuia testua giltzapean idatzia izan zen. Gerora etorriko ziren Joxe Amenduze — «hemen natza ehortzirik»—, Juan Inazio Iztueta, Martin Larralde eta Etxahun Barkoxe. Iparragirrek ere idatzi zuen bertsorik, kartzelatik irtetean: «Giltzapean sartu naute poliki-poliki...». 1936ko gerrak euskal herritar asko eraman zituzten espetxera. Handik sortu zuten Espetxean aldizkaria, testuak biltzeko. Ordutikaurrerakoa ezagunagoa da. Milaka dira azken urteetan kartzelako itzaletik pasatu direnak. Denetariko lanak utzi dituzte, literaturan batik bat, baina baita arte plastikoetan ere. Eta egunerokoaren kronika dirakartzeletako hesietatik joan-etorrian dabiltzan gutunak. Sormenak jarraitzen du, gaur egun ere. Erakusketa batek utzi digu azken adibidea: Herve Di Rosa artistaren ekimenez, euren koadroak erakutsi dituzteSaint Maur espetxeko (Frantzia) presoek. Tartean da Zigor Garro euskal presoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.