Frankistek osturiko agiriak itzultzeko eskatu du EAJk

2021eko azaroaren 18a
00:00
Entzun
EAJk ere bost zuzenketa aurkeztu dizkio Memoria Demokratikorako Lege proiektuari. Besteak beste, euskal erakundeei Espainiako bigarren errepublikaren ostean eta frankismo garaian ostu zieten dokumentazioa itzultzea galdegin dute jeltzaleek. Asmoa da «euskal gizartearen ondare kolektiboa» den dokumentazioa berreskuratzea, «jazartzeko asmoz eginiko espoliazioa leheneratzeko».

EH Bilduk «aurrerapausotzat» jo du gobernuaren jarrera, baina uste du «motz» geratu daitekeela: «Legezkotasun printzipioa ukitzen ez den artean, epaileek modu berean jokatzen jarraituko dute: frankismoko krimenen auzipetzea trabatzen». Indar subiranistak 55 zuzenketa aurkeztu ditu; besteak beste, auzitegi frankistek eginiko epaiketak baliogabetzeko eta uztailaren 18a, Francoren tropek kolpea eman zuten eguna, frankismoaren biktimak oroitzeko egun gisa izendatzeko. Eliza katolikoari emandako ondasunak zerrendatzeko ere eskatu du, argudiatuta «erregimen frankistaren zutabeetako bat» izan zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.