HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Everest'

Liburu nepaldar bat

Idazlea: Angela Sangma Francis. Ilustratzailea: Lisk Feng. Itzultzailea: Nagore Irazustabarrena. Argitaletxea: Ttarttalo.

2020ko azaroaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Francis eta Feng bikoteak sinatzen duen liburu honetan, inon baino hobeto isla daitezke mendizaletasunak dakarren epika, mitologia eta plazer primarioa, Everest baita mendizaletasunaren sintesi gorpuztua.

Bost atalez (eta hainbat azpiatalez) osatuta dator, behetik gorako egitura osatzen. Azpiataletako informazioa askotarikoa da, atal bakoitzaren garaierari (fisikoa zein literarioa) dagokion geologia, biologia, historia edota mitologia azaltzeko emanak. Demagun, laugarren atala (Mendian gora: 5400 metrotik gora) Everesten bizi diren bost jainkosak aurkezten hasten da, segidan mendiaren arriskuez hitz egiten jarraitzeko, mendiak dituen hiru aurpegi edo aldeez, gailurrera igortzeko saiakeren kronika sorta bat dator jarraian, eta, atala amaitzeko, goi-mendietako jardunak eragin dituen lau asmakizun azaltzen zaizkigu: Nylona, lumazko berokiak, barne-euskarridun motxilak eta piolet kurbatua.

Ilustrazioak artisau lanaren trazak ditu, serigrafia teknika, eskuz egindakoa dirudien paperean... Mikel Azkarragak eta enparauek Durangoko Azokan saltzen zuten Dheeraj Nathen Mitrabaneko koba liburu nepaldarraren antzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.