Sanferminetako erasotzaileak 18 urtez kartzelatzea nahi du fiskalak

Nafarroako auzitegiak iaz kaleratu zuen epaiaren aurka Iruñean eginiko mobilizazio bat. IDOIA ZABALETA / FOKU.
Erredakzioa
Iruñea
2019ko martxoaren 8a
00:00
Entzun
2016ko sanferminetako talde bortxaketari buruz emandako sententziaren aurka, fiskalak Espainiako Auzitegi Gorenera jo du. Gauza bera egina dute akusazio partikularrak, herri akusazioak eta defentsak. Bost akusatuei egotzitako delituen kalifikazioa aldatzeko eskatu du: sexu abusuengatik ez, baizik eta sexu erasoengatik zigortzea. Hemezortzi urteko espetxe zigorra nahi du erasotzaile bakoitzarentzat, eta, hori bete ondoren, hamar urteko zaintzapeko askatasuna eta biktimarekiko urruntze agindua hogei urtez.

Iazko apirilean, bost gizonek bederatzina urteko espetxe zigorra jaso zuten. Ebazpenak protesta handiak ekarri zituen, epaileek ez zutelako bortxaketatzat jo, baizik eta sexu abusutzat, erasoan indarkeriarik erabili ez zutela eta. Hain justu, fiskaltzak hori aldatzeko eskatu du. Argudiatu du zigortuek bortizkeria erabili zutela «biktimaren borondatea indargabetzeko». Nafarroako auzitegiaren irizpideak ere kritikatu ditu; uste du zuzenbidea «hertsatu» zuela. Fiskaltzak dio epaimahaiak biktima bera egin duela bortxatu izanaren erantzule, erresistentziarik egin ez zuela eta. «Jarrera heroiko bat exijitzen dio, horrek ondorio are lazgarriagoak eragin zitzakeenean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.