Nafarroako Salhaketa, Etxerat, Altsasuko Gurasoak eta Sare Herritarrak elkarteek elkarretaratzea antolatuko dute Iruñean, uztailaren 4an, Nafarroako presoak sorterrira ekar ditzaten galdegiteko.
Kanpaina berezia abiatu zuten lau elkarteek apirilean, #SOSPresoakCovid19 lelopean, COVID-19aren eraginez sortutako osasun krisiaren kudeaketan presoen eskubideak aintzat har ditzaten. Salatu dutenez, Nafarroako 184 preso daude sorterritik kanpo.