Paula Kasares
(Iruñea, 1969)
Iruñean jaioa da, baina aspalditik Baztan du bizitoki Paula Kasaresek. Euskal filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, eta antropologia EHUn. 1998tik 2000ra, UEUko soziolinguistika atalaren koordinatzaile izan zen, eta, 2001etik 2003ra, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendari. Gaur egun, Baztango euskara teknikaria da. Oporretatik itzuli berri da, eta lantokia lanez gainezka aurkitu du. Elizondon bizi da, baina bere lana Iruritarekin lotu zuen. Euskaldun hazi Nafarroan tesia aurkeztu zuen 2013an, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta cum laude jarri zioten. Hizkuntz transmisioa ikertu zuen, eta Iruritako hainbat familia elkarrizketatu. Iruñeko transmisioa ere ikergai izan zuen. Elkarrizketan, euskaldunek jasaten duten indarkeria sinbolikoaz mintzo da. NUPeko irakaslea ere bada, Filologia eta Hizkuntzaren didaktika sailean. 2006tik, Euskaltzaindiko kide ere bada. 2007tik 2011ra, parlamentari izan zen Nafarroa Bairekin.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.