Miren Azkarate

2016ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
(Donostia, 1955)

Euskaltzain osoa eta kargu horretara iritsitako lehen emakumea da Miren Azkarate. 1983an izendatu zuten euskaltzain urgazle; 1992an oso. 23. aulkia du, lehenago Jose Migel Barandiaranek izanikoa. Gramatika batzordeko kidea da Euskaltzaindian. Filosofia eta Letretako lizentziaduna da, eta Euskal Filologiako doktorea. Irakaslea da EHUn, eta karguak ere eduki ditu han; errektordeorde izan zen Pello Salabururen agintaldian.

Arlo politikoan ere aritu da: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izan zen bi agintalditan, eta batean gobernuko bozeramaile ere bai, Juan Jose Ibarretxe lehendakari zeegoela. Geroztik ere jarraitzen du politikan. Donostiako zinegotzia da 2011z geroztik, eta udal gobernuan dago orain, Eneko Goia alkatearekin. 2016 Hiriburutzako, Kulturako, Euskarako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.