KRONOLOGIA

2018ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
1992. Errepublikako gobernuak independentziarako erreferendumera deitu zuen martxoan. Baietzak irabazi, eta independentzia aldarrikatu zuen apirilaren 4an. Serbiar gehienek boikota egin zioten erreferendumari, eta, serbiarren miliziek Sarajevori setioa jarri ziotenean, gerra piztu zen. Nazio Batuen Erakundeak maiatzean onartu zuen Bosnia.

1994. NATO zuzenean esku hartzen hasi zen serbiarren milizien aurka.

1995. Daytongo Akordioek amaiera eman zioten gerrari. Jugoslaviak Bosnia eta Herzegovinaren independentzia onartu zuen, eta Bosnia bi lurralde autonomotan banatu zuten: Bosnia eta Herzegovinako Federazioa eta Serbiar Errepublika.

1997. NBEren Bosniarako ordezkariari botere bereziak eman zizkioten Daytongo Akordioen nazioarteko bermatzaileek. Besteak beste, Bosniako fakzioen artean akordiorik ez balego erabaki lotesleak ezartzekoa, eta kargu publikoak kentzekoa akordioak urratu zituztela erabakiz gero.

1996. Jugoslavia Ohirako Nazioarteko Auzitegia ezarri zuten Hagan. Serbiar milizien alde borrokatu zen kroaziar etniako herritar bat izan zen lehenengo zigortua.

2003. NBEk EB Europako Batasunari igorri zion nazioarteko Polizia indarren ardura. NBEren ordezkariak bi lurralde autonomoen konstituzioak aldarazi zituen, eta serbiarren Defentsa Ministerioa desegin zuen.

2004. NATOk EBren esku utzi zuen bakea gainbegiratzeko misio militarra.

2005.EBk onartu zuen Bosniarekin Elkartze eta Egonkortze Hitzarmena negoziatzen hastea.

2006. Bosniak Serbia eta Montenegro salatu zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian, 1995ean Srbrenican genozidioa egin zuela leporatuta.

2007. Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi zuen Srbrenicako sarraskia genozidioa izan zela, baina Serbia errugabetzat jo zuen.

2008. Radovan Karadzic gerra garaian serbiarren buruzagi politikoa izan zena atxilotu zuten Belgraden.

2011. Ratko Mladic gerra garaian serbiarren buruzagi militar nagusia izan zena atxilotu zuten Serbian.

2015. EBk eta Bosniak Elkartze eta Egonkortze Hitzarmena sinatu zuten.

2016. Bosniak EBko kide izateko eskaera egin zuen. Karadzici 40 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Hagan, genozidioa eta gerra krimenak egotzita.

2017. Mladici bizi osorako espetxe zigorra ezarri zioten Hagan, genozidioa eta gerra krimenak egotzita.

2018. Tentsioa handitu zen alderdi nazionalisten artean urrirako hauteskunde legearen eztabaidaren ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.