Almodovar, Loach eta Jarmuschen lanak, Cannesen

Sail Ofizialean lehian izango diren filmen berri eman du jaialdiak. Maiatzaren 14an hasiko da

itziar ugarte irizar
2019ko apirilaren 19a
00:00
Entzun
Cannesko 72. jaialdia abiatzeko aste gutxi falta dela, Sail Ofizialean izango diren izenen berri eman dute antolatzaileek; horien artean dira, besteak beste, Pedro Almodovar, Jim Jarmusch, Xavier Dolan, Ken Loach, eta Terrence Malick. Maiatzaren 14tik 25ra bitarte egingo da jaialdia.

Denera, hemeretzi film izango dira Urrezko Palma lortzeko lehian. Seigarrenez saiatuko da Almodovar Dolor y Gloria filmarekin. Malickek, ondotik, A Hidden Life aurkeztuko du, Bigarren Mundu Gerran kokatutako lana.

Urrezko Palma bi jada etxeratuak ditu Loach britainiarrakSorry, We Missed You aurkeztuko du aurten, 2008ko krisi finantzarioak eragindako zorrei aurre egin nahian dabilen familia bat du ardatz filmak. Zonbien inguruko lan batekin, Jarmuschek irekiko du Sail Ofiziala, The Dead Don't Die-ekin. Harekin lehian ariko diren lanen artean dira, halaber, Dolanen Matthias eta Maxime, Ladj Lyren Les Misérables, Dardenne anaien La jeune Ahmed,Mati Diopen Atlantique, Justine Trieten Sibyl, Céline Sciammaren Portrait de la jeune fille en feu eta Jessica Hausnerren Little Joe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.