Noiz sortua: 2014-09-13 00:30:00

Datorren asteko estreinaldiak

Errepideari lotutako istorioak

Gianfranco Rosik Erromako GRA autobideari lotuta bizi diren hainbat lagunen testigantzak bildu ditu 'Sacro GRA'-n
GRA autobidean oinarrituta egindako lanari esker, Veneziako zinema jaialdiko sari nagusia lortu zuen Rosik.
GRA autobidean oinarrituta egindako lanari esker, Veneziako zinema jaialdiko sari nagusia lortu zuen Rosik. BERRIA

Nagore Rodriguez -

2014ko irailak 13
Dokumentalak egiteagatik da batez ere ezaguna Gianfranco Rosi zinema zuzendari italiarra. Sacro GRA lanak Erroma inguratzen duen GRA autobide sarea— Grande Raccordo Anulare— du oinarri. 70 kilometroan Italiako hiria zeharkatzen du. Eta hari lotuta bizi dira italiar asko. Hiriko monumentu ezagunetatik urrun, Erromaren beste ikuspegi bat eman nahi du zuzendariak, autobidearen bidea jarraituz. Datorren ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Bidearekin hainbat lagunek dituzten bizipenak kontatzen ditu Rosik. Hala nola anbulantzian egunero bertatik pasatzen den mediku baten istorioa, inguruan arrantzan aritzen den gizon batena, errepide bazterrean izaten diren emagalduena, intsektuak jarraitzen dituen gizon batena eta beste grabatu ditu. Zazpi lagunen istorioak harilkatuz hiriko gutxiengo sozialari buruzko dokumentala egin du, eta XXI. mendeko Europako pobreziaren irudia eskaini. Bi urtez ehunka pertsona grabatu ditu dokumentala egiteko.

Veneziako zinema jaialdian Urrezko Lehoia irabazi zuen iaz, eta hala, sari hori irabazten lehen dokumentala izan zen. Hala ere, erabakiak hainbat kritika piztu zituen zinema adituen artean.

Ez da, baina, gutxiengo sozialei buruz egin duen lan bakarra. Izan ere, zinema zuzendariaren dokumental gehienak gutxiengo sozialetan oinarritutakoak dira.

1993. urtean, Indiako Ganges ibaiari buruz Boatman dokumentala egin zuen. Indiarrentzat, ibai sakratua da, eta bertakoez gain, hainbat turista jasotzen ditu urtero. Hainbat erabilera ematen dizkiote indiarrek ibaiari: hildakoak erretzen dituzte ibai bazterrean, eta ondoren, errautsak uretara botatzen dituzte. Erritu asko ere egiten dituzte haren inguruan. Bertan bainatzen dira baita ere, eta Ganges ibaiko ura ere edaten dute. Hori guztia erakutsi zuen Rosik bere lanean, eta arrakasta handia lortu zuen nazioarteko zinema jaialditan, hala nola Sundancen, Toronton, Locarnon eta Amsterdamen. Telebista kate batzuek ere eman zuten.

Urte batzuk geroago, 2008an, Kaliforniako desertu batera bidaiatu zuen, eta han grabatu zuen Below Sea Level, zinema zuzendariaren lehen film luzea. Elektrizitaterik eta urik gabe bizi den talde baten egunerokoa kontatzen du, eta hari esker ere, hainbat sari lortu zituen.

2010ean Mexikon girotu zuen bere dokumentala Rosik, droga trafikatzaile eta soldatapeko hiltzaile bat elkarrizketatu zuen, El sicario: Room 164 dokumentala egiteko. Film osoa trafikatzailearen hariari jarraituz egin zuen, baina betiere burua estalita agertzen da. Diskrezio handiz egin behar izan zituzten grabaketak, Mexiko eta AEBen arteko bide bateko hotelean, filmari titulua ematen dion 164. logelan.

 

'SACRO GRA'.

Zuzendaria: Gianfranco Rosi.

Argazkia: Gianfranco Rosi.

Herrialdea: Italia.

Urtea: 2013.

Iraupena: 93 minutu.

Generoa: Dokumentala.

Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 400 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek, Europara begira, Sanchez babestu du, eta onartu du egoera «oso konplexua» dela, baina hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Ospitale bateko larrialdietako sarrera ©Jon Urbe / Foku

Koronabirusa zuten 400 pertsona hil dira Euskal Herrian, eta 8.225 pertsona kutsatu

Irati Urdalleta Lete

50 pertsona hil dira atzotik, eta 452 pertsona gehiagori atzeman diete birusa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna