Albistea entzun

Kolonbiako bake negoziazioak

Aldebiko su etena helburu

Kolonbiako Gobernuak eta ELNk bake negoziazioen hirugarren bilera sorta hasi dute, Kuban. Bogotaren ordezkari batek esan du «atzerakorik gabeko» prozesu bat nahi dutela
Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren negoziatzaileak, atzo, Habanan.
Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren negoziatzaileak, atzo, Habanan. E. MASTRASCUSA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2023ko maiatzak 3

Kolonbiako Gobernuarentzat, ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin atzo hasi zuen bake negoziazioen hirugarren bilera sailak «erronka asko» ditu. Horietako bat, ziurrenik Bogotarentzat funtsezkoena dena, zera da, ohar baten bidez herenegun azaldu zuenez: talde armatuarekin aldebiko su etena adostea. Edo, beste modu batera esanda, «atzerakorik ez duen» bake prozesu bat lortzea, atzo elkarrizketei berriz ekitear zirela Maria Jose Pizarro Rodriguez senatari eta gobernuaren ordezkariak adierazitakoaren arabera.

Ikusi gehiago: Pablo Beltran: «Lurren jabetza demokratizatzea oinarrizkoa da gatazka amaitzeko»

Badirudi hirugarren bilera sorta aurrekoak baino are garrantzitsuagoa izango dela, Kolonbiako Gobernuak apirilaren 1ean esan baitzuen elkarrizketa horiek «krisian» daudela gerrillak egun batzuk lehenago egindako erasoaren ondorioz —bederatzi militar hil zituen—. Edonola ere, Bogotak aurrera egiteko asmoa erakutsi du asteotan, eta horren beste keinu bat da atzo abiaturikoa bertan behera ez uztea.

Su etena den arren gairik garrantzitsuena, bi aldeek adosturiko agendak landu beharreko beste zenbait auzi zerrendatu ditu. Sei dira, zehazki: batetik, gizartearen parte hartzea sustatzea bakea sortzeko; bigarrenik, «bakerako demokrazia» finkatzea, gatazkaren arrazoiak identifikatuta, esaterako; hirugarrenik, «bakerako eraldaketa» egitea, pobrezia gainditzeko eta bazterketa sozialari aurre egiteko estrategiak negoziatuta, adibidez; laugarrenik, biktimen aitortzaz aritzea; bosgarrenik, gatazka armatua amaitzea; eta, seigarrenik, argitzea nola sartuko den indarrean bi aldeek adosturikoa.

Edonola ere, oraingoz, begirada eta itxaropen guztiak meniaren aferan daude jarriak. Eta aurrekaria ez da baikorra. Joan den abenduaren amaieran, Kolonbiako presidente Gustavo Petrok jakinarazi zuen «alde biko su eten bat» adostu zutela gobernuak eta ELNk, eta indarrean sartuko zela urte hasieran. Dekretu bat ere aurkeztu zuen, hori jasotzen zuena, eta azaltzen zuena menia horrek sei hilabete iraungo zuela. Gerora, ordea, gerrillak ohar baten bidez jakinarazi zuen ez zuela bat egiten su eten horrekin; hau da, esan zuen ez zutela ezer negoziatu bigarren bilera sailean.

Petro, Madrilen

Kolonbiako bake negoziazioen hirugarren bilera sorta hasi zuten unean, Petro Espainian zegoen, ostiralera arte iraungo duen bisita baterako. Lehen aldia da estatuburu gisa herrialde horretara doala, eta helburutzat izango du, besteak beste, harreman ekonomikoak sendotzea eta migrazioaren afera lantzea.

Bogotak ELNrekin dituen elkarrizketak ere hizpidera ekarriko dituzte. Moncloako iturriak Efe berri agentziari azaldu diotenez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak babesa helaraziko dio bere homologoari auzi horretan ere —prozesuan laguntzeko herrialdeetako bat da Espainia—.

Petrok, hain justu, kritikak jaso ditu Kolonbian, ez delako parte hartzen ari bake negoziazioetan.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Libia, beste krisi bat eragozteko premia

Beste krisi bat eragozteko premia

Gorka Berasategi Otamendi

'Daniel' ekaitzak milaka lagun hil ostean, Libiako Derna hirian ia galdua da inor bizirik topatzeko itxaropena. Erreskate lanetan izan diren Accion Norteko kideek azaldu dutenez, epidemiarik ez sortzea dute orain lehentasuna.
Batasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministroa, 2021eko irudi batean. ©EFE

Zatiketa amaitzeko deia

Ricard Gonzalez

Libiako egoera politiko kaotikoak zerikusia izan du hondamendiaren larritasunarekin: herrialdea bi gobernutan zatituta dago. Uholdeek berriz utzi dute agerian batasunerako beharra.
Poloniako armadako hiru militar Ukrainako mugatik gertu, Przewodow udalerrian, iazko azaroan. ©WOJTEK JARGILO / EFE

Poloniak iragarri du ez dizkiola arma gehiago bidaliko Ukrainari

Maddi Iztueta Olano

Lehen ministro Mateusz Morawieckiren arabera, Poloniako armada indartzeko hartu dute erabakia. Edonola ere, azken egunotan nabarmen tenkatu da bi aldeen arteko harremana, Ukrainako zerealak inportatzeko debekuaren harira.

Azerbaijanen erasoen ondorioz kaltetutako zenbait auto eta etxe, Karabakh Garaiko hiriburuan, Stepanakerten, herenegun. ©EFE

Karabakh Garaiak men egin die Azerbaijanen eskariei, su etena adostearen truke

Maddi Iztueta Olano

Bi aldeek onartu dute Karabakh Garaiko talde armatuak desegitea eta Armeniako armadako militarrak erretiratzea. Gaur dira biltzekoak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...