Albistea entzun

KRITIKA. Musika

Lehenengoan entzun, bigarrenean gozatu

Marta Garcia -

2023ko maiatzak 26

Ensemble Siciliano

Musikariak: Julia Siciliano (pianoa), Johann Soustrot (biolina), Delphine Dupuy (biola), Juan Ignacio Emme (biolontxeloa), Mehmet Sonmez (kontrabaxua). Egitaraua: F. Schuberten Impromptus D 935 eta Boskotea la maiorren D 667, Amuarraina. Lekua: Donostiako Viktoria Eugenia. Eguna: Maiatzak 24.

Donostia Kulturak eta Donostia Musika elkarteak antolatutako Schubert Zikloan ganbera musika ezagutzeko aukera aparta da. Julia Siciliano pianista buru, lehen zatian Franz Schubertek pianorako idatzitako pieza askeak entzun ahal izan ziren; bigarren zatiak aukera eman zuen austriarraren melodiarik ezagunenetarikoa barne hartzen duen boskoteaz gozatzeko.

Schubert 1828ko azaroaren 19an hil zen Vienan, 31 urte zituela. Aurreko urteetan bere osasun-egoerak okerrera egin zuen poliki-poliki, eta hala ere, musika sorkuntza biziko garaia izan zen: sonatak, mezak, lieder gogoangarriak, laukoteak eta sinfoniak. Tartean, pianorako bi Impromptus sorta; asteazkenean Viktoria Eugenian eskaini zutena, bigarrena, 1827ko abenduan amaitu zuen, nahiz eta hamaika urte beranduago argitaratu zen. Bere izenburuari men eginez, bat-batekotasunak eta askatasunak bat egiten dute lau piezetan. Orokorrean, Sicilianok ez zituen partiturak ohiko doitasunez ebatzi, eta zenbaitetan tempo ezegonkorra atzeman zitekeen. Dena den, lehenengoan kitzikagarria izan zen eskuineko eta ezkerreko eskuen arteko elkarrizketa; bigarrenean, gaiaren garapena zertxobait estatikoa izan bazen ere, kontrasteak agertu ziren; eskalen bizitasunak hartu zuen laugarrena, une hunkigarriak eskainiz.

Kontzertuaren bigarren zatia une alai eta jostarien inguruan ardaztutako oparia izan zen. Jakina denez, laugarren mugimenduak ematen dio izena Schuberten boskote ezagunari, aurretik idatzitako Die Forelle (Amuarraina) abestiaren melodia baliatzen baitu hainbat bariazio aurkezteko. Bost musikariak fin aritu ziren umore aldaketa eta apaingarrietan barrena; biolontxeloaren zein kontrabaxuaren kolore ederrak nabarmenduz, konplizitatea eta keinu adeitsuak nagusi izan baitziren interpretazioan. Hasierako Allegro vivace-tik fraseatzearen lanketa dotorea nagusitu zen, baita dinamiken trataera malgua eta zentzuzkoa ere, scherzoaren trioan, kasu batera. Gehienetan, gozamena bikaintasunaren seinale izan ohi da, eta boskoteak gozarazi egin zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<em>Persona, foto, copia</em> erakusketa aurkeztu zuen atzo Julia Spinola artistak; abenduaren 10era egongo da zabalik, Gasteizko Artium museoan. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Argiztapenak duen gizatasuna

Iraia Vieira Gil

Argiarekin egiten du jolas Julia Spinola artistaren 'Persona, foto, copia' erakusketak. Hamar urteko ibilbidea biltzen dute artelanek, eta abenduaren 10era arte egongo dira ikusgai Gasteizko Artiumen
 ©IDOIA ZABALETA / FOKU

«Azokan nahi ditugun liburuak nabarmentzeko aukera dugu»

Edurne Elizondo

Nafarroako Liburu Azokan egin dute bat herrialdeko liburu saltzaileek, Iruñeko Gazteluko plazan. Han da Katakrakeko Marta Arrizabalaga; abenduan hamar urte beteko ditu proiektu horrek.
Itziar Leemansen 'Ximinoa' filma. ©Gastibeltza Filmak / Al Borde Films

Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan

Andoni Imaz

Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.