Literatura. 'Kontu pribatu bat'

Gerlaren eta bizitzaren arteko talka

Idazlea: Beppe Fenoglio. Argitaletxea: Katakrak. Itzultzailea: Testua.

Irati Majuelo -

2020ko azaroak 22

Italiara egin du bidaia honako honetan Katakrak argitaletxeak, eta Beppe Fenoglioren hitzak ekarri ditu euskarara lehen aldiz. Josu Zabaletaren eskutik jaso dugu Kontu pribatu bat, idazlearen libururik finena. Eleberri partisano bat dugu esku artean, sarri landutako gaia izanagatik, bestelako begirada batez datorkiguna.

Mendialdeko partisanoen erresistentziara batutako gazte batek gidatzen du Fenoglioren eleberria. Milton ikaslea da izatez, klase sozial baxukoa, eta herrira gerlatik ihesi iritsitako Fulvia nerabearekin maitemindu da. Haren lagun Giorgio ere (ikaslea, baina maila sozial altuagokoa) ez da urrun ibiliko. Miltonen, Fulviaren eta Giorgioren arteko maitasun eta laguntasun hirukia da liburu honen egiturari eusten diona. Faxisten aurkako guda betean harrapatuko du, ordea, hiruki gatazkatsu horrek; hortaz, etsai eta lokatz artean egin beharko die aurre Miltonek bere barne minei.

Protagonista erromantikoa da Milton, erromantikoegia aukeran. Airean sostengatzen da bere maitasun harremana; bere pentsamenduek eman diote kategoria hori egiazki, Fulviaren onespenak baino gehiago. Hala ere, horrenbesteraino betetzen du maitasun horrek bere izatea osoa, ezen zalantza ñimiñoena agertzean gerla-heroi batek sekula egingo ez lituzkeenak egitera bultzatuko baitu: bere dibisiotik alde egin, erabaki propioak hartu, maila altuagoko partisanoei aginduak eman. Ez da gerlako heroia, eta hori alde du eleberriak. Hala bizi du laguntasuna ere, berarekin kontuak argitzeke izan arren, azken unera arte defendatuko baitu Giorgio laguna.

Bizitza bezain intentsoa da Fenoglioren eleberria, bizitza bezain absurdoa. Izan ere, inor ez dabil ihesi, baina pertsekuzioa da istorioaren motorra: pertsonaia bat bestearen bila doa, etengabe, norbere probetxurako zerbait lortzeko asmoz. Eta hala korapilatzen dira gudaren joko-zelaian maitasuna, laguntasuna, askatasun propioa eta kolektiboa. Argitaletxearen hitzaurrean bertan topa dezakegu paradoxa horren definiziorik fidelena: «Askatasunaren alde borrokatzen ari da eleberriko protagonista, baina idazleak ez dio utziko, izango du dena itxita, dena lotuta, maldan behera».

Fenoglioren indargunea jauzi narratiboak egiteko gaitasuna da. Denboran atzera jotzen du maiz, eleberri historikoen joera kronologikoei uko eginez, eta, horretarako, hitz gutxi eta mekanismo sotilak erabiltzen ditu, oharkabean eramanez irakurlea faxisten eraso posible baten tentsiotik gerla aurreko oroitzapen goxoetara. Estilo azkarra, lehorra, zehatza dauka idazleak, baina batez ere egiazkotasuna jartzen du bere prosaren erdigunean. Eleberri partisanoa izanagatik, ez du ideien arteko borroka bat aurkezten, baina guda ez da, era berean, maitasun istorio bat txertatzeko agertoki hutsa. Gatazka armatu baten barnetik idatzitako kontakizuna da, non era garratzean ageri diren loratutako sentimenduak, hartutako erabaki pertsonalak, akatsek dakartzaten ondorioak. Gerlaren funtzionamendu gordina eta bizitzarekin egiten duen talka, finean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Antton Vlverderen 'Gaua. Ausentziaren itzala' diskoa berriak Harkaitz Canoren poesiaren eragina izan du, besteak beste ©Foku

Antton Valverdek disko berria kaleratu du, hamahiru urte ondoren

Amaia Igartua Aristondo

Koronabirusak baldintzatu du ‘Gaua. Ausentziaren itzala’ lana: itxialdiaren ondorioz, hasierako abestiei hiru gehitu zaizkie, Harkaitz Canoren olerki batzuetan oinarritutakoak. Izenburua ere ez da hasierako proiektuko bera. Elkarren eskutik atera du albuma

Joxean Artze idazle eta txalapartarias, 2014ko urtarrilaren 14ko argazki batean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Joxan Artzeren lehen liburu postumoa aurkeztu dute

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Txalapartari buruzko lan baterako hitzaurrea idazten hasi, eta prosa zein poesia aleak sortu zituen idazleak. Testuok eman ditu Elkarrek 'Txalaparta. Tradizioaren abaroan' lanean

Gatiburen azken diskoko elementu guztiek gogorarazten dute musikaren garrantzia: bai izenburuak —<em>Musikak salbatuko gaitu</em>—, baita azaleko irudi metaforikoak ere. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Gatibu da, baina ohikotik urrun

Amaia Igartua Aristondo

Taldeak datorren ostiralean aterako du disko berria: 'Musikak salbatuko gaitu'. Pandemiaren egoeraren harira «baikortasuna helarazteko» egindako lan bat da, eta berrikuntzak ditu sonoritateari dagokionez, besteak beste

Zirkuituaren sustatzaileak, Donostiako Dabadaba aretoan egindako aurkezpenean. ©Jagoba Manterola / Foku

'Beste bat!' zirkuituak zuzeneko arteetako 250 emanaldi bilduko ditu

Ainhoa Sarasola

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 41 agertokitan izango dira musika, dantza, antzerki eta zirku saioak, otsailera arte. Musika Bulegoak jarri du martxan egitasmoa, antzokien sarearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.