Albistea entzun

Euskara. Hezkuntza

Ikasleek esan dute EHU dela Sarrikok hartutako erabakiaren erantzulea

Ekonomiako euskarazko ikasleei esan diete Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz egin beharko dutela. Hizkuntza urraketatzat jo dute
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean.
EHUko Ekonomia ikasleak, Bilboko Sarrikoko fakultatean. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Olatz Silva Rodrigo -

2023ko martxoak 24 - Bilbo

Euskal Herriko Unibertsitatean Ekonomia gradua ikasten ari da Irati Muruamendiaraz, Sarrikoko fakultatean (Bilbo). Bigarren mailan dago. Joan den ostegunean, Gastu Publikoa ikasgaiko irakasleak berri bat eman zien: gaztelerazko lerroko irakasleak utzi egin zuen lanpostua eta ordezkorik ez zegoenez, asteazken honetatik aurrera euskarazko irakaslea eta bere ikasleak gaztelerazkora pasatuko zirela. Herenegun izan zen bi lerroek batera izan zuten lehenengo eskola, baina euskarazko ikasleak ez ziren joan.

Egoera ezagutu bezain laster, ikasleek idatzi bat aurkeztu zuten dekanotzan. Eta asteburuan irakasleak esan zien ebaluazio irizpideak aldatuko zituela. «Azterketak gutxiago balioko du, eta falta den edukia lan bitartez landuko dugu, bakoitzak bere hizkuntzan, gainditzen errazago izateko», azaldu du Muruamendiarazek.

Bigarren idatzi bat aurkeztea erabaki zuten asteazkenean. Nahia Agirre ere klase horretan dago, eta, azaldu duenez, euskara saileko langile batekin eta ekonomia saileko beste batekin elkartu ziren: «Esan ziguten saiatu direla gutxiengoari eragingo dion konponbidea topatzen; erabili duten argumentua da euskarazkoei gutxiago kostatuko zaigula gazteleraz ikastea, gaztelerazkoei euskaraz ikastea baino».

Etxahun Artetxe ikaskideak azaldu duenez, badakite Sarrikoko langileak irtenbiderik errazena bilatzen saiatu direla; eta EHU egin du erabaki horren erantzule: «Sarrikoko erabakia izan arren, kontuan hartu behar dugu zein baldintzarekin hartu duten erabakia: EHUn egon diren murrizketak eta irakasleen lan baldintzen okertzeak». Egoera horrek ikasle euskaldunen hizkuntza eskubideen urraketa eragin du. «EHU bere osotasunean ez da gai euskaldunduko duen hezkuntza eredua eskaintzeko: irakasleen euskara maila, unibertsitateko zenbait esparrutan euskara eskaintza falta...». Izan ere, Muruamendiarazek adierazi du hizkuntza eskubideen urraketa ez dela berria. «Euskaraz ondo hitz egiten ez zuten irakasle asko izan ditugu; eta, horregatik, eduki asko gazteleraz jaso dugu».

Ez da kasu bakarra

Lizar Oiarzun ere Ekonomia ikaslea da. Eta aste honetan ohartu da gazteleraz ikasi beharko duela 1. mailako Makroekonomia ikasgaia. Azaldu diotenez, euskarazko irakasleak eman beharreko orduak bete ditu, eta ez ditu eskola gehiagorik emango. «Klaseak gazteleraz emango ditugu orain, eta azterketa erdia euskaraz egingo dugu, eta beste erdia gazteleraz». Oiarzunek eta kideek sinadurak bildu dituzte, eta eurek ere idatzi bat aurkeztuko dute.

Agirreren arabera, arazoa da euskara eta gaztelera ez dituztela berdin tratatzen. «Nahiz eta hizkuntza biak ofizialak izan, euskarari ez diote ematen gaztelerari ematen dioten garrantzia; bigarren hizkuntza bat bezala tratatzen dute».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Garbiñe Aranburu, atzean Irati Tobar duela, gaur goizean. ©Jon Urbe / Foku

Hezkuntza sistema publikoko plantillei eustea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak

Iosu Alberdi

Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek.

'Sorionekuak' manifestuaren aurkezpena, urtarrilean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean

Ion Orzaiz

Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek

Nekane Arratibel irakasle eta ikertzaileak <em>Zer behar dute gazteek?</em> jardunaldietan parte hartu zuen atzo, Bilbon. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Euskara, gazteen ikuspegitik

Olatz Silva Rodrigo

Lehen mailako ikasleen profil linguistikoa ezagutzeko ikerketa egin du Mondragon Unibertsitateak. Azterlanaren arabera, testuinguruak eragina dauka gazteen hizkuntza ohituretan eta hautuetan

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.