Albistea entzun

'Brexit'-a. Eskoziaren independentzia

Sturgeonek iradoki du ezingo dutela aurten egin bigarren erreferenduma

Eskoziako lehen ministroak dei egin du independentismoaren oinarria handitzera, datorren urteko parlamenturako hauteskundeei begira
Sturgeon, <em>o</em> hizkiaren barruan, abenduko bozen kanpaina abiatu zutenean.
Sturgeon, o hizkiaren barruan, abenduko bozen kanpaina abiatu zutenean. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2020ko otsailak 1

Brexit-aren atarian, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak independentziazale askoren animoak baretu ditu, batez ere bigarren erreferendumari begira. Pazientzia eskatu die horiei, eta lehenengoz iradoki die egutegia betetzeko aukera gutxi daudela: aurten ezingo dutela bigarren independentzia erreferendumik egin. «Ez dago bidezidorrik».

Auzi horretaz aritzen den bakoitzean, Eskoziako lehen ministroak diskurtso gogorrak egiten ditu, eta atzoko kasua ez zen desberdina izan forma aldetik. Baina, edukiaren aldetik, bidalitako mezuaren aldetik, sumatu zen aldaketarik Sturgeonen hitzetan, arreta independentismoaren oinarria handitzean jarri baitzuten: «Independentziarako kausa irabaztean eta eraikitzean jarri behar dugu arreta. Hori beharrezkoa da erreferenduma irabazteko, baita galdeketa bat segurtatzeko ere».

Eskoziako lehen ministroak data bat du buruan: datorren urteko maiatzaren 6a, Eskoziako Parlamenturako bozen eguna. Adierazpen horiekin, agintariak agerian utzi zuen helburua izango dela independentistek gehiengoa berriz lortzea, eta, posible bada, egungo kopurua handitzea; Eskoziako Alderdi Nazionalak (SNP) 62 diputatu ditu, eta Eskoziako Alderdi Berdeak, sei —denera, 129 ordezkaritik 68—. Hain justu, Eskoziako Parlamentua asteon agertu da bigarren independentzia erreferenduma egitearen alde, alderdi horien botoekin.

Jarrera edo bide orri horren atzean «legezko erreferendum bat» lortzeko asmoa dago, baina Eskoziako lehen ministroak atzo ez zuen baztertu loteslea ez den kontsulta bat antolatzea independentziari buruz, Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ezezkoari eusten badio: «Oinarri hori duen proposamen bat eginez gero, auzitegietara eramango lukete. Legezkoa dela ebatziko balute, ez litzateke erreferendum ilegal bat izango, gure aurkariek dioten bezala. Ez dut aukera hori baztertzen, baina zintzoa izan behar dut: emaitza lausoa izango litzateke, bermerik gabekoa».

Berez, Eskoziako Parlamentuak eta gobernuak ez dute eskumenik independentziari buruzko galdeketarik antolatzeko Londresi eskatu beharko liokete—, baina ikusteko dago zer gertatuko litzatekeen Sturgeonek atzo aipaturikoaren gisakoekin , testuinguru horretan ez baitira inoiz izan. Hori bai, Eskoziako lehen ministroaren lehentasuna da galdeketa lotesle bat negoziatzea Erresuma Batuko Gobernuarekin: «Independentzia lortzeko, erreferendum batek legezkoa eta zilegia izan behar du, edonoiz dela ere».

Oraingoz, eta datorren urteko bozen emaitzen zain, honako hauek izango dira hurrengo pausoak: hauteskunde batzordeari eskatzea berriz ebalua dezala 2014ko erreferendumaren galdera; independentziarako argudioak «eguneratzea»; eta Yes (Bai) kanpaina berria abiatzea, besteak beste.

EBko bandera, zintzilik

Erresuma Batuaren irteera da, Sturgeonen iritziz, independentziaz erreferenduma berriz egiteko arrazoi nagusia, «aldaketa materialak» izan direlakoan. Eskoziarrek ezezkoa eman zioten independentziari baietz bozkatuta Europako Batasunetik (EBn) aterako zirelako, eta, 2016ko brexit-aren galdeketan eskoziar gehienek EBn geratzearen alde egin arren, gaurko 00:00etatik aurrera Eskozia ez dago talde komunitarioan.

Irteera gauzatu den arren, EBko banderak zintzilik jarraituko du Eskoziako erakundeen egoitzetan, estatu kide izan nahi duten keinu gisara.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Grande Syntheko kanpalekuaren irudi bat, Dunquerqueko basoan. ©MARTA MAROTO

Erresuma Batura iristeko azken itsasoa

Marta Maroto

Mila migratzaile inguru bizi dira gaur egun Calaisen eta Dunquerqueko basoan jarritako Grande Syntheko kanpalekuan. Frantziako Poliziak ebakuazioak egiten ditu tarteka, objektu pertsonalak eta kanpadendak konfiskatzeko.

Brigitte Lips, bere etxeko sukaldean, Calaisen. ©MARTA MAROTO

Brigitte Lips, Calaisko 'amona'

M. Maroto

Brigitte Lips frantziarra da, erretiratua, eta 67 urte ditu. Hogei urte baino gehiago daramatza laguntza ematen pasaeran doazen migratzaileei, Calaistik abiatuta Mantxako kanala zeharkatu nahi dutenei.
Orduak pasa ahala, Nova Kakhovka herria urak hartu du. ©EFE

Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak

Igor Susaeta - Mikel O. Iribar

Ibaiaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ebakuatzen hasi dira Kiev eta Mosku. Zentral hidroelektrikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du lau bat egun beharko direla emaria egonkortzeko.

Luiz Inacio da Silva 'Lula', Brasilgo presidentea. / ©Andre Borges, EFE

Lulak plan bat aurkeztu du basogabetzea 2030erako amaitzeko

Arantxa Elizegi Egilegor

Araudi berrian, zigor gogorragoak aurreikusten dira legez kanpoko basogabetzearen aurka, eta jasoa dago 30.000 kilometro koadroko eremu babestu bat sortzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Ander Perez Zala

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...