OINARRIAK

2021eko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrak, 2019ko martxoaren 13ko bilkuran, 59 puntu adostu zituzten, eredu berriaren «oinarria» definitzeko:

2. Legebiltzarrak adierazten du adostasuna lortu behar dela indar politikoen eta hirugarren sektore sozialaren artean.

4. Ereduak emakumeen eta gizonen berdintasunaren printzipioa hartzen du bere barne eta kanpo politiken ardatz eta hezurduratzat. Modu transbertsalean txertatu behar du genero ikuspegia.

8. Legebiltzarrak eskatzen du hurbildu daitezela Euskadin errotuta dauden preso guztiak EAEko espetxeetara, atera daitezela eri larriak edo buru nahasteak dituztenak eta preso nagusiak edo zigorrak nahikoa bete dituztenak.

20. Legebiltzarrak uste du espetxe eredua giza duintasunean zentratu behar dela, espetxe erabilera gutxitzean eta zigortutako pertsonen gizarteratzean, askatasuna kentzen ez duten neurri eta erregimenen areagotzean.

22. Eusko Legebiltzarrak (...) adierazten du beharrezkoa dela espetxean sartzea hautatzea soilik delituaren larritasunagatik ezinbestekoa den kasuetan.

23. Legebiltzarrak uste du eredua zuzendu behar zaiela espetxeratutako herritarrei oro har, eta orientatu beharra dagoela eragindako kaltea bere gain hartzera, biktimatzaileen gizartzeratze sozialera.

24. Legebiltzarrak justizia errestauratiboaren alde egiten du, era tranbertsalean, sistemaren fase guztietan.

32. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio bultzatu dezala EHUrekin protokolo bat egitea eta adostea, zeinean jasoko baitira Euskadiko espetxeetan dauden pertsonentzako unibertsitate ikasketak, euskaraz eta gaztelaniaz.

38. Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio azter ditzala azpiegitura guztiak, egoki jotzen diren neurriak baloratzeko eta egokitzeko.

41. Eusko Legebiltzarrak uste du amen eta hiru urtetik beherako seme-alaben bizikidetzarako erantzunik onena (...) dela amen kanpo unitateak garatzea, bermatuko dutenak adin txikikoak espetxe eremutik kanpo egotea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.